Julio Soto eta Xabier Maia, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera
2017-03-20 09:56 BertsolaritzeaTxapelketako lehenengo finalaurreko biak jokatu dira asteburuan eta saioetako irabazleek zuzenean hartu dabe finalean parte hartzeko txartela.
Zapatuan jokatu zan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Beran, 200 bertsozaleren aurrean. Jarduneko txapelduna, Julio Soto, izan zan irabazlea. Guztira, 422,5 puntu eskuratu zituan Sotok eta alde nabarmenagaz geratu zan lehenengo.
Bigarrenari, Eneko Lazkozi, 401,5 puntu emon eutsiezan epaileek. Hirugarren Ander Fuentes Itturi izan zan (383,5). Kotte Plaza (377,5), Iñigo Olaetxea (367) eta Alazne Untxalo (358) be Berako saioan izan ziran.
Domekan, ostera, Antsoainen, beste sei bertsolariren txandea izan zan, bigarren finalaurrekoan. Kasu horretan, 200 bertsozale ingururen aurrean, Xabier Maia izan zan irabazlea. Epaileek 392 puntu emon eutsiezen. Xabier Terreros bigarrenak 381,5 puntu irabazi zituan. Ondoren etorri ziran Saioa Alkaiza (373), Iker Gorosterrazu (370), Josu Sanjurjo (364,5) eta Mikel Lasarte (337,5).
Zortzi bertsolari sailkatuko dira apirilaren 8ko finalerako; Julio Soto eta Xabier Maia ziur egongo dira Iruñeko azken saioan, finalaurrekoetako irabazleek zuzeneko txartela eskuratzen dabelako. Asteburuko ganerako parte-hartzaileek hurrengo saioetako puntuazinoen zain egon beharko dabe, finalean lekua daukien jakiteko.
Hurrengo saioa, hirugarren finalaurrekoa, domekan, hilak 26, jokatuko da Agoitzen. Honeek izango dira oholtzan: Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!