2017/02/10 9:30 - 13:45
Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barrian) | Jardunaldiak'Euskal prentsaren hastapena, oraina eta geroa' Jardunaldia
Egunotan, 80 urte bete dira EGUNA egunkariaren lehen zenbakia kaleratu ebenetik. 1937ko urtarrilaren 1ean plazaratu zan lehenengoz, gerra bete-betean, eta sei hilebete geroago, bagilaren 13an, argitaratu zan azkenengoz, hain zuzen be, soldadu faxistak Bilbora sartu baino sei egun lehenago. Egunkari haren 139 zenbaki kaleratu ziran. Euskera hutsezko lehen egunkaria zein testuingurutan sortu zan, haren garrantziaz eta gaur egungo komunikabideetan izan dauen eraginaz eztabaidatzeko, jardunaldia antolatu dabe bost erakundek lankidetzan: Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazinoak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak.
Egitaraua:
09:30 Harrerea.
09:40 Ondo etorria:
10:00 Eguna 1937. Joseba Agirreazkuenaga, EHUko Historia Garaikide saileko katedraduna + Xabier Altzibar, EHUko Euskal Hizkunta eta Komunikazino saileko irakaslea. Moderatzailea: Juan Carlos Ibarra, Deia.
10:40 Galderak, erantzunak eta eretxi-trukea.
11:00 Talde argazkia eta kaferako tartea.
11:30 Egunerokoak 1986an. Luis Alberto Aranberri Amatiño, Kazetaria + Joan Mari Torreakldai, Soziologo, kazetari eta euskaltzale. Jakin-eko burua. Moderatzailea: Adolfo Arejita, Euskaltzaindia.
12:10 Galderak, erantzunak eta eretxi-trukea.
12:30 Hedabideen eta euskerearen gaur egungo erronkak. Idurre Eskisabel, Kazetaria + Iñaki Mendizabal, Kazetaria + Javier Onaindia, Bizkaia Irratiko zuzendaria + Odile Kruzeta, EiTB Irratiako zuzendaria. Moderatzailea: Urtzi Urrutikoetxea, EuskalPenKluba.
13:20 Galderak, erantzunak eta eretxi-trukea.
13:45 Jardunaldiaren amaierea.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!