Bilbao Mendi Film Festivaleko sail ofizialean 43 film lehiatuko dira
2016-10-21 09:25 ZinemeaAbenduaren 9tik 18ra egingo da Mendi Film Festivalen zortzigarren edizinoa. Sail ofizialean parte hartzeko 150 film aurkeztu dira eta antolatzaileek 43 aukeratu ditue.
Kalidade handiko pelikulak aurkeztu dira Mendi Film Festivalen eta, ganera, sekula baino gehiago. Hortaz, antolatzaileek dinoe gatxa izan dala sail ofizialekoak aukeratzea. Igaz baino 20 film gehiago aurkeztu dira, 150 guztira, 25 herrialdetakoak.
Beraz, sail ofizialean 43 film ikusi ahal izango dira aurten. 14 herrialdetatik datozen lanak dira, tartean mundu mailako lau estreinaldi. Era berean, Europan lehenengo aldiz ikusiko dira hamar film. Espainiakoak, Estadu Batuetakoak eta Erresuma Batukoak dira pelikula gehienak, baina badagoz leku exotikoagoetakoak be. Adibidez, Argentinako eta Zelanda Barriko film bana dagoz. Aukeratutako guztien zerrendea, hemen.
Sail ofizialeko epaimahaian zinemeagaz lotura estua daukien bost lagun egongo dira: Jon Garaño zuzendaria, Pawel Wyscoczansky zinemagile poloniarra, Billy Choi hego-korearra, Silvo Karo esloveniarra eta Helios Gracia frantsesa.
Mendiagaz eta natureagaz lotutako goi-mailako filmak ikusteko aukera parebakoa da Bilboko Mnedi Film Festival jaialdia. Sail ofizialeko 43 lanak dira horren erakusgarri nagusia. Halandabe, lehiaketatik kanpo, beste hiru film be aurkeztuko dirala aurreratu dabe antolatzaileek: A girl in the river: The price of forgiveness batetik, Incognita Patagonia bestetik, eta euskal zigilua daukan hirugarrena, Akabuko martxea.
Zemendiaren erdialdean ipiniko ditue sarrerak eta bonoak salgai. Orduan emongo dabe egitarau zehatzaren barri. Izan be, funtsean, zinemagaz lotutako jaialdia da Mendi Film Festival, baina jarduera osogarri ugari izaten ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!