Atsekabe zaitut

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-09-16 13:03

 

- Zegaitik hartu dozu liburu hori?

Ene badatxue… Honek ez ditu galdera fazilak egiten! Pentsau dot. Horreek Sautrelan eta egiten diran itaunak dira!

- Ba aurreko liburua gustau jatalako, eta (hau ez deutsat esan) edizinoa ederra iruditu jatalako.

Liburu berezia begitandu jat Atsekabe zaitut Irati Jimenezek idatzi dau baia irudigilea, honako honetan ezin lei aitatu barik itxi : Iratz Inziarte. « Sorgin liburu modernoa » halantxe definiduko neuke. Eze ohituta gagoz sasoi bateko sorginen kontuak entzuten, eskobearen ganean dabizala eta akelarreetan batuten dirala zehaztuten… Atsekabe zaitut liburuan, ostera,  sms-ak bere bialduten ditue sorgin-katuek, biktimek Converse zapatilak daroez eta tuttifruti izozkiak jaten ditue… Ez dot oraindino liburua irakurten akabau, atzo hasi neban, baina bereziaren bereziagaz liburuaren ganeko berba batzuk idaztea derrigorrezko egin jat, batetik idazmoldea eta gaia bera orijinalak begitandu jatazalako, eta bestetik, edizinoa bera berezia dalako. Zegaitik ez dabez helduen liburuak bere irudiz horniduten ? gauzea da ze liburudendan momentu baten dudea bere euki nebala, ia ha umeen liburua ez ete zan eta apalez kanbiauta egoan. Gero pentsau neban : eta zegaitik ez ba ? Zegaitik ez neban umeentzako liburu bat leiduko? Edo : Zegaitik ez helduentzako liburu bat irudiakaz ? Irudiak bildurgarriak dira, eta katuak Bilbo begituten dauan akabuko irudi hori… koadroan ipiniko neuke. Ia ba liburua akabauta haren ganean ez dodan esaten : Atsekabe zaitut.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu