Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilerea hilebete aurrerago dator aurten

Bizkaie! 2016-03-02 11:34   Zinemea

Euskal Zine Bilerearen data aldaketearen arrazoi nagusia euskerazko zinemagintzeak dauen hitzordurik garrantzitsuenari bere lekua emotea da. Holan, Euskal Zine Bilerea Donostiako Zinemaldiaren (iraila) eta Zinebiren (zemendia) artean kokatuko da, urria euskal zinemaldiaren erreferente bilakatuz.

Euskera hutsean egiten dan Euskal Zine Bilera bakarraren 2016ko edizinoa hilebete aurreratu da. Urriaren 16tik 23ra bitartean izango da euskerazko zinemaz gozetako aukerea. Lekeitioko Udala dabil aurten be 39. Euskal Zine Bilerea antolatzen eta dagoeneko badakigu parte hartzeko epea zabalik dagoala eta ikus-entzunezko lanak aurkezteko azken eguna garagarrilaren 31 izango dala.

Data aldaketearen arrazoi nagusia euskerazko zinemagintzeak dauen hitzordurik garrantzitsuenari bere lekua emotea da. Holan, Euskal Zine Bilerea Donostiako Zinemaldiaren (iraila) eta Zinebiren (zemendia) artean kokatuko da, urria euskal zinemaldiaren erreferente bilakatuz.

Euskal Zine Bilereak betiko helburuei eusten deutse: batetik, euskerazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu, eta bestetik, euskerazko zinemagintza profesionalaren topagune izan. Esangura horretan, lehiaketeak kategoria nagusi bi ditu, profesionalena eta amateurrena; bakotxak sailkatzen dau bere lana batean edo bestean.

Kategoria bakotxean Zuzendaritza, produkzinoa, Gidoia eta Argazkia arloak saritzen dira, saririk preziatuena Film Onenaren Saria dalarik:

Zuzendaritzea:

• Profesionala: 1.600,00€ eta Zilarrezko Antzarra.
• Amateurra: 1.000,00€ eta Zilarrezko Antzarra.


Produkzinoa:

• Profesionala: 1.600,00€ eta Zilarrezko Antzarra.
• Amateurra: 1.000,00€ eta Zilarrezko Antzarra.


Gidoia:

• Profesionala: 1.600,00€ eta Zilarrezko Antzarra.
• Amateurra: 1.000,00€ eta Zilarrezko Antzarra.


Argazkia:

• Profesionala: 1.600,00€ eta Zilarrezko Antzarra.
• Amateurra: 1.000,00€ eta Zilarrezko Antzarra.


Film Onena:

• Profesionala: 1.900,00€ eta Urrezko Antzarra.
• Amateurra: 1.300,00€ eta Urrezko Antzarra.

Sari horreez gan, Euskal Zine Bilereak 500,00 euroko beste sari bi emoten ditu: Gazte 22 Saria eta Antzar Morea. Gazte 22 Sariaren bitartez 1994ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako euskal zinemagile gazteak bultzatu nahi dira eta bigarrenagaz, ostera, genero ikuspegia hoberen txertatzen dauen lana saritu.


Izena emotea

Euskal Zine Bilerara aurkezteko lehenengo wengunean eskuragarri dagoan izen emote orria bete behar da. Datu guztiak bete eta formularioa bialdutakoan lotura batek Click for Festivals plataformara bideratzen dau, bertan kontu bat sortu, fitxea bete eta pelikulea (kalidade onean) igon behar da. Amaitzeko, lana  Euskal Zine  Bilerara igon beharko da.

Danetara  ez dira  50 film  baino gehiago onartuko lehiaketan. Gehiago jasoko balira Aukeraketa Batzordeak azterketa eta hautaketa lanak egin beharko ditu, beti be profesional eta amateurren arteko orekea mantentzen saiatuz.

Lekeitioko Udalak antolatzen dauen Euskal Zine Bilereak aspalditik lagun dituan erakundeen babesa eta laguntza izaten jarraituko dau: Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Zineuskadi, Euskal Kalitatea eta Euskaltzaleen Topagunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu