Norman McLaren eskoziarraren inguruko erakusketea hartuko dau Bilbao Artek hileon
2016-02-04 11:05 KultureaZezeilaren 5etik 26ra bitartean ikusi ahal izango dira Norman McLarenen (1914-1987) sorkuntza lanak Bilbao Arteren egoitzan, Urazurrutia kalean. Zinemagintzako animazinoan aitzindari izan zan McLaren eta haren ekarpena gogoan hartzeko, erakusketeagaz batera jarduera ziklo bat antolatu dabe. Proiekzinoak eta berbaldiak egongo dira besteak beste.
Zezeilaren 5etik 26ra bitartean ikusi ahal izango dira Norman McLarenen (1914-1987) sorkuntza lanak Bilbao Arteren egoitzan, Urazurrutia kalean. Zinemagintzako animazinoan aitzindari izan zan McLaren eta haren ekarpena gogoan hartzeko, erakusketeagaz batera jarduera ziklo bat antolatu dabe. Proiekzinoak eta berbaldiak egongo dira besteak beste.
Eskoziarra zan arren, Norman McLarenek Kanadan garatu eban bere estiloa. Animazinoen sortzailea ez eze, zinema-zuzendaria eta produktorea izan zan. Marrazkigintzan abila zanez, pelikuletarako irudiak, eskuz egindako ilustrazinoak eta film abstraktuak dagoz haren sorkuntzen artean, baita musika bisuala dalakoa be. 1952an Dokumentalik Onenaren Oscar saria emon eutsien, Neighbours filmagaitik.
Aitzindari izan zan animazinoan eta irudia eta soinua batzeko tekniketan. Horregaitik, Bilbao Arte Fundazinoak McLarenen ekarpenari errepasoa eta omenaldia egingo deutso, haren sorkuntzearen zertzeladak Bilbora ekarrita.
Erakusketea zezeilaren 5ean zabalduko dabe eta hilaren 26ra arte egongo da Bilbao Arten. Erakusketa gelea arratsaldez egoten da zabalik, astelehenetik barikura. Sartzea doban da.
Ganera, McLareni eskainitako ziklo bat be antolatu dabe. Zezeilaren 16an ArtHouseZinema saioa egingo da, Norman McLaren 16 mm-tan izenburupean eta Jesus Pueyok gidatuta. Martiaren 1ean McLarenen film labur esanguratsuenak proiektauko ditue eta martiaren 2an, Jose Julian Baquedanok eta Santos Zunzuneguik artisteari buruzko berbaldia emongo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!