Asteon ekin deutso Patxo Telleriak 'Igelak' pelikulearen filmaketeari

Bizkaie! 2015-11-04 09:38   Zinemea

Patxo Telleriak idatzi eta zuzenduko dauen Igelak film luzearen filmaketeari pasa dan astelehenean ekin eutsien. Gorka Otxoa protagonista dauen filmaren produkzinoaz Abra Produkzinoak etxea arduratuko da, eta Lasa eta Zabala filmagaz izan eben arrakastea errepetidutea dabe helburu. Filmak ETBren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen eta ICAAren laguntzinoa dauka.

Filmaren arduradunek jakinarazo dabenez, Igelak Pasaia eta Oiartzun udalerri gipuzkoarretan hasi dira filmetan eta filmaketa lanek zazpi asteko iraupena izango dabe. Euskera hutsean filmauko da eta, batez be, Donostia eta inguruetan grabauko da.

Euskal musikari ospetsu askok parte hartuko dabe, besteak beste, Ainhoa Artetak, Xabi Solanok (Esne Beltza), Gose taldeak, Francisek (Doctor Deseo), Natxo de Felipek, Oreka Tx txalapartari bikoteak eta Gatibu taldeak; hain zuzen, Gernikako taldeak filmarako abesti bat sortuko dau.

Gorka Otxoak banku-bulego bateko zuzendariaren rola beteko dau. Aktoreen zerrendea, Otxoagaz batera, besteak beste, Miren Gaztañagak, Josean Bengoetxeak, Gurutze Beitiak eta Mikel Losadak osotuko dabe.

Patxo Telleriak idatzi eta zuzenduko dauen filma musika ikutuak dituan euskal komedia izango da, eta Joxe Portela eta Alberto Gerrikabeitiak (Abra Produkzinoak) produziduko dabe, 2.000.000 euroko aurrekontuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu