Bilbao Mendi Film Festival-ek 'Meru' pelikuleagaz ekingo deutso bere zortzigarren edizinoari
2015-11-03 13:14 ZinemeaMaiatzean izena emoteko epea zabaldu zanetik, Bilbao Mendi Film Festival-ek 133 pelikula jaso ditu, igaz baino hamar gehiago, jaialdiak profesionalen artean dauen harrera onaren erakusle. Kontinente guztietako 22 herrialdetatik heldu dira lanak, Espainia izanik film gehien bialdu dituana, danetara 27, eta AEBak bigarrena, 24gaz.
Bilbao Mendi Film Festival-ek abenduaren 11n emongo deutso hasikerea bere zortzigarren edizinoari Jimmy Chin-ek eta Elizabeth Chai Vasarhelyi-k zuzendutako Meru filmaren proiekzinoagaz Euskalduna Jauregian. Film hau lehen aldiz aurkeztuko da Europako Mendi-Zinemaldi batean. Pelikulea Donostiako Zinemaldiko azken edizinoan proiektau eben Savage Cinema sailaren barruan, eta Sundance-ko Jaialdian (AEB) dokumental onenaren saria emon eutsien ikusleek. Ganera Bilbao Mendi Film Festival-ek ondo ezagutzen dau Jimmy Chin, 2013ko edizinoan Into the Mind pelikula berton aurkeztu, eta bere ibilbide profesionalari buruzko maisu-klasea eskaini ebalako.
Meru filmak personaien bizitza-erronkan eta adiskidetasun harremanetan sakontzen dau eliteko hiru eskalatzaileren istorioa kontetako (Conrad Anker, Jimmy Chin bera eta Renan Ozturk). Euren iraganaren, barruko deabruen eta naturako elementu gogorrenen kontra burrukan egin beharko dabe Meru mendiko marrazo-hegala, azkeneraino inoiz igon ez dan Himalaiako tontor arriskutsu eta gatxenetakoaza igoten saiatzeko.
Maiatzean izena emoteko epea zabaldu zanetik, Bilbao Mendi Film Festival-ek 133 pelikula jaso ditu, igaz baino hamar gehiago, jaialdiak profesionalen artean dauen harrera onaren erakusle. Kontinente guztietako 22 herrialdetatik heldu dira lanak, Espainia izanik film gehien bialdu dituana, danetara 27, eta AEBak bigarrena, 24gaz.
Hainbeste pelikularen artean aukeraketea egitea ez da bape erraza izan, pelikula kopuruak ez eze, lanen kalidadeak be gora egin dauelako. Azkenean 13 herrialdetako 43 film erakutsiko ditue sail ofizialean.
Aurtengo barrikuntzen artean, jaialdiaren asmoetako bat beteko da aurten, hau da, bertoko produkzinoa sustatzea eta euskereari garrantzia emotea, beti be kalidadeari eutsita; hori dala eta, Euskadin produzidutako lau pelikula aukeratu dira eta horreetatik bik euskerea dabe jatorrizko hizkuntza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!