Zinebik Marcus Vetteren 'The Forecaster' emongo dau Bilbon

Bizkaie! 2015-09-24 15:47   Zinemea

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Marcus Vetter zinemagile alemanak Martin Armstrong finantza aholkulariaren inguruan egindako The Forecaster (Ameslaria. Munduko ekonomia aurreikusten eban gizona) filma aurkeztuko dau eguenean, irailaren 24an.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Marcus Vetter zinemagile alemanak Martin Armstrong finantza aholkulariaren inguruan egindako The Forecaster, Dokumentation über den Wirtschaftswissenschaftler Martin Armstrong (Ameslaria. Munduko ekonomia aurreikusten eban gizona) filma aurkeztuko dau eguenean, irailaren 24an. Emonaldia Multicine zinema-aretoan izango da, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euro balioko dau.

Antolatzaileek azaldu dabenez, 1980ko hamarkadan, Martin Armstrong finantza konsultoreak, Pi zenbakian oinarritutako zehaztapen maila handiko eredua diseinau eban. Mundu mailan lortu eban ospearen ondorioz, New Yorkeko bankari indartsuenek euren taldeetako kide izateko konbidapenak egin eutsiezan, merkatuen jokerak manipuletako.

1990eko hamarkadearen amaieran FBI haren etxean sartu zan,  ordenagailuak eroan, eta 3.000 miloe dolarreko iruzurra egin izana leporatu eutsien. Zazpi urte igaro zituan kartzelan. Ordutik etenbakoak dira horren inguruko galderak, mehatxatzeko ahalegina izan ete zan, hamarkadatan munduko zorraren oinarri izandako benetako eskemea jente guztiaren aurrean azal ez egian.

Orain dala urte batzuk Armstrongek egindako aurreikuspenek, 2015eko urriaren 1ean munduko ekonomia astinduko dauen zorraren krisialdia gertatuko dala esaten dabe. Gitxi falta da aurreikuspen hori beteko dan ala ez ikusteko.


Marcus Vetter

Marcus Vetter Alemanian jaio zan 1967an. Ekonomia eta Komunikazinoaren Teoria eta Praktika ikasi eban. 1994tik telebistako editore, produktore eta zuzendari lanak egin ditu. Nazinoarteko hainbat sari irabazi ditu, eta bere filmak mundu osoko zinemaldietan erakutsi dira. The Tunnel (1999), My Father The Turk (2006), Heart of Jenin (2008), Hunger (2009), Cinema Jenin (2011) eta The Court (2012) lanak zuzendu ditu.


Hileko Dokumentala

Zinebik jarraipena emoten deutso urte osoko programazinoari Hileko Dokumentala zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazinoarteko beste jaialdi batzuetan sariak irabazi dituen edo aukeratuak izan diran arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik izan ez daben lanez gozetako aukerea izaten dabe.

Holan, Parallel40 banaketa etxearen eskutik, Multicine zinema-aretoek zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna daben gaiak lantzen dituen dokumentalak estreinetan ditue.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu