'Bertsoa Unibersidadean' eskolea astelehenean hasiko da EHUko Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2014-07-07 12:10   Bertsolaritzea

Bertsoa Unibersidadean izeneko egitasmoa astelehenean, hilaren 7an, jarriko da martxan EHUko Udako ikastaroen barruan. Bost egunez bertsolaritzeagaz lotutako hiru ikastaro egingo dira, berbaldi, mahai-inguru eta performancez osotuta. EHUko Udako Ikastaroek eta Mintzola Fundazinoak antolatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Hiru ikastaro izango dira astelehenetik barikura eskainiko diranak: Bertsolaritzea eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan, Bertsolaritzea eta beste sorbideak eta Bertsolaritzea eta gaurko gizartea. Karlos Aizpuruak zuzenduko dau lehenengoa, Beñat Gaztelumendik bigarrena eta Arkaitz Goikoetxeak hirugarrena.

Bertsolariteza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan ikastaroa astelehenetik eguaztenera bitartean izango da; Erika Lagoma, Estibalitz Alberdi, Amaia Agirre, Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga, Ainara Gurrutxaga, Iñaki Murua, Ainhoa Agirreazaldegi eta Jone Miren Hernandez izango dira hizlariak.

Garagarrilaren 10ean, Bertsolaritzea eta beste sorbideak ikastaroa egingo da eta Maialen Lujanbiok, Unai Iturriagak eta Andoni Egañak parte hartuko dabe. Ikastaro honi amaierea emoteko Gai edozertarako performancea egingo da eguenean 19:00retan Miramar Jauregian. Bertso saio esperimentalerako sarrerea librea da, baina aforoa mugatua danez, aurreztik gonbidapena eskuratu behar da (00 34) 943 69 41 29 telefono zenbakian.

Azkenik, hilaren 11n, Bertsolaritzea eta gaurko gizartea ikastaroa egingo da. Xabier Aierdi, Jon Sarasua eta Miren Artetxek hartuko dabe parte aurtengo Bertsoa Unibersidadean eskoleari amaierea emongo deutson ikastaroan.

Ikastaroen inguruko informazino osoa Mintzola Fundazinoko webgunean topauko dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu