Bertsolaritzea berbagai 'El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas' jardunaldietan
2013-10-30 13:13 BertsolaritzeaMaialen Lujanbiok eta Andoni Egañak ordezkatuko dabe bertsolaritzea. Gai-jartzaile eta itzultzaile lanak Mintzolako Karlos Aizpuruak egingo ditu. Bertsolariakaz batera parte hartuko dabe Alpujarretako (Trovo) José López Sevillak eta Juan Morónek zein Galiziako (Regueifas) José Manuel Durán Couñago eta Jesús Lema inprobisatzaileek be.
El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas izeneko jardunaldietan parte hartuko dau Mintzola Fundazinoak urriaren 30ean, Madrilen. Unescok antolatu ditu hiru egunetako jardunaldiak eta Madrileko Unibersidade Complutensearen eta Espainiako Kultura Ministerioaren babesa dabe.
Kontuak kontu, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak ordezkatuko dabe bertsolaritzea. Gai-jartzaile eta itzultzaile lanak Mintzolako Karlos Aizpuruak egingo ditu.
Bi bertsolarien kantu jarduna eta ikasleen galderei erantzunak jardunaldietako bigarren egunean izango dira. Bertsolariakaz batera parte hartuko dabe Alpujarretako (Trovo) José López Sevillak eta Juan Morónek zein Galiziako (Regueifas) José Manuel Durán Couñago eta Jesús Lema inprobisatzaileek be, euren kantu inprobisatuaren barri emoten eta kantuan.
Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Unesco Etxearen arteko alkarlanari esker jaso eban konbidapena Mintzola Fundazinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!