Aste Nagusia 2013ko Bertoko Pop Rock kontzertuek estilo guztietako 17 talde batuko ditue
2013-07-01 12:04 Musikea2013an Aste Nagusiko agertokian parte hartu gura leukien taldeen 78 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean baino 5 gitxiago. Beraz, argi dago Aste Nagusiko Pop Rock erakusketeak aparteko garrantzia dauela bertoko talde eta musikarien artean eta parte hartze eta onarpen handia dauela.
Bilborock aretoak jasoko dau beste urte batez XXVIII. ekitaldia beteten dauen Aste Nagusiko bertako Pop Rock erakusketea. Abuztuaren 17tik 24a bitartean, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, danetara 17 kontzertu izango dira.
Aurreko ekitaldietan lez, azkeneko Villa de Bilbaoko Aste Nagusia Saria jaso daben talde irabazleak, oraingoan, The Great Barrier (lehiaketako irabazlea eta Bizkaiko talderik onena) eta Quaoar (Bilboko talderik onena) taldeek parte hartuko dabe programan. The Great Barrierek inaugurazino ekitaldian eta Quaoarek amaierakoan.
Programautako zortzi ekitaldiek musika estilo guztiak hartuko ditue. Undécimo Mandamiento, B.C. Bombs eta RadioCrimen; taldeen punk-rocketik hasi Las Sexpeares eta Quaoar-en grungea ; Ultraligeros eta Peligro Martínez taldeen rock and rolla; Airlessen eskutik datorren hard-rocka; The Great Barrieren folk-popa eta Brand New Sinclairsen mod soinura bitartekoak. Indie soinuaz, barriz, Maderacore eta Señores arduratuko dira oraingo honetan.
Metalaren soinu gogorrenak bi jardunalditan eskainiko dira eta hemen be bada aukerarik. Estampidaren Trash Metal eta Tight Leash melodikoak alde batetik, eta Unbreathen Metal Core eta Conflict Noise taldearen Death Metal euskalduna, bestetik.
Papawanda talde konbidaduak, barriz, giro oneko fusinoa ekarriko dau Bilbora. Konbidapena lana edota ikasketak medio kanpoko taldeetako kide diran musikariei egindako keinua dogu.
Hautaketea
2013an Aste Nagusiko agertokian parte hartu gura leukien taldeen 78 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean baino 5 gitxiago. Beraz, argi dago Aste Nagusiko Pop Rock erakusketeak aparteko garrantzia dauela bertoko talde eta musikarien artean eta parte hartze eta onarpen handia dauela.
Urtero lez, antolatzaileek beste ordezko 8 talde ditue (egun bakotxeko bat), edozein ezusteko subertau ezkero, kontzertuak eskaini ahal izateko.
Oraingo ekitaldi honetan 18 dira euren kideen artean emakumeren bat daukien taldeak; aurreko ekitaldiagaz konparauta gora egin dau emakumezkoen parte hartzeak % 20,5etik % 23ra.
Bestalde, gora doa abestietan ingelesa erabilten daben taldeen kopurua eta gora doa baita talde euskaldunena (euskera hutsean abestu edota abestiren bat euskeraz daukienak), % 17,9 aurten eta % 12, igaz.
Aitatzekoa da aurten aurkeztu diran taldeen maila handia eta baita aurkeztu diranen arteko estilo ugaritasuna be.
Parte-hartzaileen edadea be oso zabala izan da; bertako eta kanpoko musika alorrean ospetsu diran musikariak eta baita musikan lehen pausuak emoten dabilzan etorkizun handiko gazteak izan dira hautagaien artean.
Aste Nagusiko XXVIII. Pop Rock erakusketea - Egitaraua:
Zapatua 17
Papawanda (talde konbidatua) + THE GREAT BARRIER + BRAND NEW SINCLAIRS
Domeka 18
ESTAMPIDA + TIGHT LEASH
Astehelena 19
LAS SEXPEARES + RADIOCRIMEN
Martitzena 20
UNBREATH + CONFLICT NOISE
Eguaztena 21
ULTRALIGEROS + PELIGRO MARTÍNEZ
Eguena 22
MADERACORE + SEÑORES
Barikua 23
UNDÉCIMO MANDAMIENTO + B.C. BOMBS
Zapatua 24
AIRLESS + QUAOAR
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!