EHUko IXA taldeak QT Leap ekimenean parte hartuko dau
2013-06-28 11:20EHUko IXA taldea Europako proiektu barri batean hasi da lanean itzulpengintza automatikoan, QT Leap ekimenean, hain zuzen be. Itzulpen automatikoen emoitzen kalidadea nabarmen hobetzea da egitasmoaren helburu nagusia.

EHUko IXA taldea Europako proiektu barri batean hasi da lanean itzulpengintza automatikoan, QT Leap ekimenean, hain zuzen be. Itzulpen automatikoen emoitzen kalidadea nabarmen hobetzea da egitasmoaren helburu nagusia.
Itzultzaile automatiko guztiek mugak ditue, eta itzulpenak ez dira perfektuak, laguntza-tresna aproposak izan arren, IXAko arduradunek azaldu dabenez. Horrek mugak gainditzeko asmoa dauka IXAk, eta itzulpengintza automatikoan ikertzen segiduteko. EHUko taldeak alkarlanean jardungo dau Europako beste hainbat erakundegaz, Alemaniako DKFI, Lisboako Unibersidadea, Pragako Charles Unibersidadea, Bulgariako Zientzien Akademia IICT-BAS, Berlingo Humboldt Unibersidadea eta Groningengo Unibersidadeagaz.
Kepa Sarasola IXA Taldeko kideak azaldu dauenez, maila gramatikalean eta morfologikoan antzekoak diran hizkuntza-bikoteen arteko itzulpen automatiko on bat lortzea errazagoa da, gaztelania-katalana edo gaztelania-galegoa, esaterako. Euskerearen kasuan, gatxagoa da. Hiru dira zailtasun handienak: euskereak bestelako hizkuntzekaz dituan ezbardintasun morfologiko eta gramatikal handiak batetik; hitz batek beste hizkuntzetan dituan ordain egokien aukeraketa bestetik; eta itzulitako testuen corpus txikia izatea, adierazi dau Sarasolak.
Hiru adar nagusi jorratuko ditue, zuhaitz-bankuak, Interneteko baliabideak eta izen propioak. Gaur egungo euskerazko itzultzaile automatikoen hiru arazo nagusiei aurre egingo deutsie modu horretan, ezbardintasun morfologiko eta gramatikalei, adiera-desanbiguazinoari eta corpus txikiari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!