'Champions of the Golden Valley' filma izan da nagusi

Bizkaie! 2025-12-15 08:12   Zinemea

'Oiarzabal. Entre Juan y Juanito' filmak Gidoi Onenaren saria irabazi dau.

Sari Nagusia Champions of the Golden Valley film estadubatuarrak irabazi dau, Ben Sturgulewski zuzendariaren lana. Afganistango Banyam eskualdean kokatuta dago pelikulea eta han urtero egiten zann mendiko eski txapelketa berezi bat dau ardatz. Hori, eta muturreko mobientuek herrialdean eragindako gerraren basakeria, eta ondorioz errefuxiatuen nahibagega. Eskiatzeari buruzko film bat baino zeozr gehiago da. Gerraren basakeria, migratzaileek sufriduten dituen zaltasunak, bildurra eta bakardadea irudikatzen ditu, komunidadearen eta adeitasunaren botereagaz batera, azpimarratu dabe Epaimahaikideek. Filmak transmitiduten dituen balioei zor, filma bero, dibertigarri eta hunkigarria dala zehaztu dabe.

Iaz New Yorkeko Tribeca zinemaldian estreinautako pelikulea da eta ordutik sari garrantzitsu asko jasotakoa mundu osoan barrena. Bilbon, Mendi Filmen, zarratu dau jaialdien etapea, eta orain Oscar sarietarako dokumental onenaren hautagaitzan jarri dabe indarra Sturgulewskik eta pelikulako produktore Katie Stjernholmek. Bikote honek Mendi Filmeko agertokian aurkeztu eban bere lana bariku gauean, eta publikoak txalo zaparrada hunkigarria eskaini eutsen.

Ben Sturgulewski zuzendaria eta produktorea Katie Stjernholm pozarren dagoz Bilbon jasotako harrereagaz. Jabier Baraiazarrak Mendi Filmeko zuzendari eta mendi zinemaldien nazinoarteko alkargoko presidenteak, emon deutse Champions of the Golden Valley pelikuleagaz irabazitako Sari Nagusiaren Lore-Eguzki garaikurra, Iñigo Aristeguiren artelana. Urte eta erdiz erakutsi dabe filma mundu osoko zinema jaialdietan, eta Bilbon zarratu dabe etapa hori, Sari Nagusia irabazi izanagaitik pozarren.

Hemendik aurrera, barri biak urratuko ditue filmagaz: Olinpiar batzordeak eskuratu ditu pelikularen eskubideak, mendiko eskiagaz oso buztartuta baitagodago filma, eta laster haren plataforman ikusgai jarriko dabe. 2026ko zezeilean izango dira Neguko Olinpiar Jokoak Italian, Milano-Cortina, eta mendiko eskia kirol olinpiarra izango da lehenengo aldiz. Horrezaz gan, beste bidea be ilusinoz bizi dabe: Oscar sarietako dokumental onenaren hautagaitzea zerrendan sartzea dabe helburu, aste honetan bertan argituko dan kontua.

Oiarzabal. Entre Juan y Juanito pelikularen nazinoarteko estreinaldia Mendi Filmeko inaugurazinoan egin zan eta filmak Gidoi Onenaren saria irabazi dau. Javier Álvaro Palomares zuzendari madrildarrak jaso dau garaikurra Gonzalo Olabarria, Bilboko Kultura eta Gobernantza zinegotziaren eskutik. Juanito bera sari banaketa ekitaldian izan da, Sebastián Álvarogaz batera, Javier zuzendariaren aita eta Al Filo de lo Imposible saio arrakastatsua izan zanaren arduraduna.

Boris Peters estatubatuarrak See what I saw: Karakoram filmagaz Argazkilaritza Onena saria irabazi dau eta Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak emn deutso garaikurra.

Euskal egiletzako 4 pelikula saritu dira aurten eta danek izan dabe ordezkaritzea sariketan: Julen Elorzari BBK Fundazinoko Gizartekintza zuendariak, Nora Sarasolak, emon deutso Cantos y Flores filmagaz irabazitako Kirol eta Abentura Film Onena saria; Mikel Urdangarinek eta Koldo Uriartek Soinu Banda Onenaren autortzea jaso dabe Itsasora filmarako lanagaitik, eta garaikurra Jon Viterik emon deutse, Afesa Medioambiente enpresako zuzendariak; Nagore Eceizak zuzendutako Izarren zaunka film laburrak EiTB Euskerazko Film Onenaren garaikurra jaso dau Vanessa Fernandezen eskutik, EiTBko Kultura eta Euskera zuzendaria; eta, azkenik, Luis Arrietari Kultura eta Natura Film Onena sariaren garaikurra emon deutso Maddi Etxabek, Ternuako marketing taldeko kideak.

Kontuak kontu, 226 pelikulek aurkeztu dabe aurtengo Mendi Filmen parte hartzeko hautagaitzea; 55 izan dira programauu diranak, horreetatik 45 Sail Ofizialean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu