Mandoilek, bizitzearen alde argitsuan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-04-26 15:01   Musikea

Ondo pasau eta ondo pasauarazoteko gogoz dator Mandoilek boskote amurrioarra. Taldearen izen bereko diskoa aurkeztu dabe Bilbon, Oihuka etxearen eskutik. Plazak jantzan ipinteko prest dagoz; asteburuan hitzordu bi ditue, bata Matienako jaietan, eta bestea Arkotxako Gazte Egunean.

Ondo pasau eta ondo pasauarazoteko gogoz dator Mandoilek boskote amurrioarra. Taldearen izen bereko diskoa aurkeztu dabe Bilbon, Oihuka etxearen eskutik. Plazak jantzan ipinteko prest dagoz; asteburuan hitzordu bi ditue, bata Matienako jaietan, eta bestea Arkotxako Gazte Egunean.

Talde osoa izan da aurkezpenean, Igon Olaguenaga (eskusoinua, ahotsa eta testuak), Unai Mendibil (ahotsa eta testuak), Andoni Vera (gitarrea), David Ferreño (bajua) eta Asier Linares (bateria), Elkarreko Anjel Valdesegaz batera.

Jentea bizitzearen alde argitsuan ipinte dau Mandoilek taldeak, Anjel Valdesen esanetan. Jantzea, jaia eta bizitzeaz gozetako proposamen zuzena egiten deuskue, erromeriako musikea, oso ondo eregia.

Beharretik urten ostean, sarri batzen ziran Igon eta Asier, denporea pasetako beste barik. Melodia batzuk sortu genduzan -gogoratu dau Igonek- eta halango baten errepertorio txiki bat geunkan. Baina bateria eta triki bategaz ez euken nahikorik, abestien testuak be idatzi beharra egoan... Apurka-apurka taldea osotu eben. Lehenengo zuzenekoa 2012ko maiatzea jo eben, lagun baten tabernan.

Konturatu orduko makina bat kontzertu emon zituen uda eta udagoien partean. Urtea hasteagaz batera, zezeila aldera, estudioan sartu ziran Mandoilek diskoko bederatzi kantak grabetako. Gaua estudioan grabau dabe lana, eta Balean nahastau dau Unai Gonzalezek.

Eskusoinu diatonikoa gidari, runbea, kunbia, patxangea, reggaea, ska... musika estiloak darabilz Mandoilekek. Kataluniako taldeen eragina nabarmendu dabe, batez be La Troba Kung-Fúrena.

Gure musikeak ez dauka adinik, heldu zein gazteek gustura entzuten dabe, adierazo dau Unaik. Plazetako erantzuna oso ona izan da, jenteak oso ondo hartu dau. Bizitzearen alde positiboa dau ardatz boskotea, dana ez da ba balada melankolikoak izango, ganeratu dau Amurrioko bertsolariak.

Astegoienean Matienan eta Arkotxan joko dabe, eta hurrengo astean, maiatzaren 4an Urduñan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu