Nnenna Freelonek Pio Lindegaard omenduko dau zapatuan Getxon
2013-04-26 12:05 MusikeaGetxoko Jazzaldiak omenaldia egingo deutso aurten be Pio Lindegaardi, jaialdi bizkaitarraren laguntzaile nagusienetariko bat izan zanari, eta zapatuan, apirilaren 27an, Nnenna Freelon abeslari estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera.
Getxoko Jazzaldiak omenaldia egingo deutso aurten be Pio Lindegaardi, jaialdi bizkaitarraren laguntzaile nagusienetariko bat izan zanari, eta zapatuan, apirilaren 27an, Nnenna Freelon abeslari estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Kontzerturako sarrerak salgai dagoz 12 euroan, Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Aitatu iturrien arabera, Freelon jazzaren ahots zoragarrienetako bat bilakatu da. Hiru aldiz izentau dabe Grammy sarietarako eta bere errepertorioan pop eta folk musikearen eragina be nabari da, sintesi oso personal batean buztartuz.
Ellis Marsalisegaz eginiko saio bikain baten ondoren lehenengo diskoa kaleratu eban 1992. urtean, Nnenna Freelon izenburupean, eta kritikarien begiradea erakarri eban. Kritikariek Sarah Vaughan-en eragina ikusi eben Freelon-en lanean.
Bere ibilbidean zehar, Freelon maila handiko artistakaz ibili da, besteak beste, Kenny Barron, Herbie Hancock, Joe Beck, Christian McBride, Kirk Whalum, Ray Charles, Ellis Marsalis, Al Jarreau eta George Bensonegaz. Horreez gan, Julie Andrews ospetsuagaz be kolaborau dai zenbait ekitaldi eta kontzertutan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!