Traineruen San Miguel Ligea Bartzelonan hasiko da lehen aldiz, Euskadi Basque-Country Bandereagaz

Bizkaie! 2013-04-12 15:17

Eusko Jaurlaritzeak Euskadi izena sustatzeko ekimena abiatu dau lehentasunezko gune turistiko batean, Katalunian. Arrauneko hamabi talde garrantzitsuenek parte hartzen daben Traineru Kluben Ligea Bartzelonan hasiko da aurten. Euskadi-Basque Country Banderea izango da lehen estropadearen izena, eta bagilaren 16an jokatuko da.

Ekimena Euskadiko turismoarentzat erreferentzia dan gune batean abiatuko da, Katalunian, bertakoa baita gure lurraldea bisitetan daben Estaduko turisten gehiengoa. Estropadea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta ACT alkarteak lortutako akordioari esker antolatuko da, eta telebistaz eskainiko da zuzenean.

Badira hamar urte Traineruen San Miguel Ligea estropaden lehiaketetan sartu zala Euskadin, Kantabrian eta Galizian; oraingoan beste pausu bat emongo dau bere zabalpenean. Eusko Jaurlaritzeak, bestalde, Euskadi izena lehentasunezko gune turistiko bategaz buztartzea lortuko dau, horrek ekarriko deutsozan onuren jakitun, besteak beste, Euskadi-Basque Country leloa kalidadearen ikur dala erakustea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu