Carmelo Bernaola musikagile otxandioarraren argitaratu bako lau lan kaleratu ditu EOSek

Bizkaie! 2013-02-21 10:49   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak argitaratu barri dau Carmelo Bernaola 1929-2002, musikagile otxandioarraren lau lanez osotutako diskoa. Euskal Konpositoreen Bildumako 15. alea da, eta azkenengoa, hain zuzen be.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak argitaratu barri dau Carmelo Bernaola 1929-2002, musikagile otxandioarraren lau lanez osotutako diskoa. Euskal Konpositoreen Bildumako 15. alea da, eta azkenengoa, hain zuzen be.

EOSek eta Leticia Moreno biolinisteak grabatu ditue Bernaolaren piezak, Juanjo Mena orkestrako zuzendaria zala. Ondoko beharrek osotzen dabe diskoa: Fanfarria-preludio (1995), Piezas caprichosas (1997), Sinfonía nº 2 (1980) eta Fantasías (2001). Sinfonía nº 2-eko lau atal besterik ez ditue sartu. Aurretik argitaratu bako lanak dira danak, EOSeko iturriek jakinarazo dabenez.

Lau partiturek oso ondo azaltzen dabe Bernaola maisuaren lana, Jose Luis Garcia Del Busto musika kritikari eta Bernaolaren biografiaren egilearen esanetan. Diskoaren liburuxkako testuak Garcia Del Bustok berak idatzi ditu.

Carmelo Bernaola eta EOSen arteko loturea aspaldikoa da. Berau izan zan, 1985ean, orkestrearen konposisino-enkargu bat jaso eban lehenengo sortzailea. Makinatxu bat bider izan zan EOSen zuzendari, berbarako, Donostiako Zinemaldian, 1983ean, eta Armonías vascas diskoaren grabazinoan.

Musikagile bizkaitarren ekarpena nabarmendu dau EOSek, berezkoa eban lengoaiaz gauzatutako lanetaz islatzeaz gan, ondorengo belaunaldiko musikari gailenen maisu eta oinarri be izan zan.

Jesús Guridigaz hasi eta Carmelo Bernaolagaz amaitu da Euskal Konpositoreen Bildumea. Bata eta bestearen artean, 1997. urtetik gaur egunera arte, XIX. mende amaieratik XXI. mende hasierara euskal sinfonismoaren historia idatzi daben egileen lanen lagin adierazgarria jaso dau EOSek. Guridi eta Bernaolaz aparte, ondoko konpositoreak topauko doguz bilduman: Jose Maria Usandizaga (1998), Jesus Aranbarri (1999), Andres Isasi (2000), Francisco Escudero (2001), Pablo Sorozabal (2002), Aita Donostia (2003), Tomas Garbizu (2004), Aita Madina (2005), Juan Crisostomo Arriaga (2006), Luis de Pablo (2007), Beltran Pagola (2008), Valentin Zubiaurre (2010) eta Pedro Sanjuan (2011).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu