Domekan hasiko dira Zuberoako Maskaradak, Zihigan

Bizkaie! 2013-02-06 14:14

Zuberoako Maskaradak laster dira martxan. Domekan, zezeilak 10, egingo dabe Gamere-Zihigako gazteek lehenengo agerraldia, Zihigan bertan. Aurton hamahiru emonaldi izango dira, azkenengoa, maiatzaren 5ean, Gameren.

Zuberoako Maskaradak laster dira martxan. Domekan, zezeilak 10, egingo dabe Gamere-Zihigako gazteek lehenengo agerraldia, Zihigan bertan. Aurton hamahiru emonaldi izango dira, azkenengoa, maiatzaren 5ean, Gameren.

Igaz ziran Maskaraden antolatzaile Gamere-Zihigako gazteak, baina jazoera latz batek bertan behera itxi zituan emonaldiak. Azkenean, Zuberokoa ikastoleko ikasle izandako gazteek hartu eben joan dan urteko Maskaraden ardurea. Denporaz estu ibili ziran, eta apirilean bost saio besterik ez zituen egin.

Baina, aurten bai, dana prest daukie Gamere-Zihigakoek domekan Maskaradako personaia guztiak plazara atarateko, Kabana, Pupu, Pitxu, Gathuzain, Kantiniersa, Kükülleroak eta abar.

Hemen, 2013ko Maskaraden egutegi osoa: zezeilak 10, Zihiga; zezeilak 17, Ligi-Atherei; zezeilak 24, Arrokiaga; martiak 3, Atharratze; martiak 9, Altzürükü; martiak 17, Barkoxe; martiak 24, Zalgize; martiak 31, Aloze-Ziboze-Onizegaine; apirilak 7, Larraine; apirilak 14, Urdiñarbe; apirilak 21, Lakarri; apirilak 28, Ozaze; eta, maiatzak 5ean, Gamere. Aurton ez da agerraldirik egingo Maulen, eta bakarra izango da zapatuz, Altzürükükoa, han zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu