Gerra zibilaren kontzeptua historian zehar, Ariadna Histórica aldizkarian, UPV/EHUren aldizkari barrian
2013-02-06 13:51Ariadna Histórica aldizkariak, gaztelaniaz historia kontzeptualari buruz kaleratzen dan lehenengo argitarapenak, bere lehenengo aleko orrietan, gerra zibilaren kontzeptuak Kristo aurreko lehenengo mendetik egun arte izan dauen bilakaereari buruzko azterketea dakar, Harvard-eko unibersidadeko Historia saileko zuzendari David Armitage historialari ospetsuak idatzia.
Ariadna Histórica aldizkariak, gaztelaniaz historia kontzeptualari buruz kaleratzen dan lehenengo argitarapenak, bere lehenengo aleko orrietan, gerra zibilaren kontzeptuak Kristo aurreko lehenengo mendetik egun arte izan dauen bilakaereari buruzko azterketea dakar, Harvard-eko unibersidadeko Historia saileko zuzendari David Armitage historialari ospetsuak idatzia.
Aldizkariak, formatu digitalekoa eta Javier Fernandez Sebastián UPV/EHUko katedradunak zuzendua, gizarte eta politikearen metafora, kontzeptu, eta mintzaeren historia dau eginkizun. Esan bezela, argitarapena gerra zibilaren kontzeptua jorratuz abiatu da baina horrezaz gan, aldizkariak Independentzien marko kontzeptualak: kontzeptu giltzarrien arteko diskurso-alkarreraginak izeneko monografikoa gehitu dau. Hurrengo alerako atondutako monografiak Gizarte-loturearen metaforak eta kontzeptuak jorratuko ditu. Interesatuek martiaren 31 arte helarazo ahal izango ditue proposamenak.
Ariadna Históricak historia kontzeptuala izeneko arloan dau artikuluen muina, giza eta gizarte-zientzien arloan diran arloetan dinamikoenetako bat. Espainiar panorama akademikoaz gan, Iberoamerikakoan be egoan hutsunea betetera dator aldizkaria, orain arte, ez egoalako iraganeko errealidade politiko eta sozialak ikusmolde kontzeptualetik aztertzeko argitarapen zehatzik, autortu dau Sebastian Hernández irakasleak.
Aldizkaria, UPV/EHUren Politika Modernoaren Historia Intelektualari buruzko ikerketa-taldeari loturiko ikertzaile zenbaiten ezinegonak ekarri dau, batez be, editorial-taldea osotzen daben Pablo Sánchez León, Luis Fernández Torres eta Cecilia Suárez Cabalena. Ariadna Históricak parte hartzen dau, era berean, Historia kontzeptualerako europar proiektuan, Helsinki, Bielefeld eta Oxfordeko unibersidadeetako irakasleakazko lankidetzeagaz abian jarri dalarik.
Beste alde batetik, Fernandez Sebastian buru dauen ikerketa-taldea Kontzeptuen historiari buruzko nazinoarteko XVI kongresua antolatzen dabil, berori Bilbon 2013ko abuztuaren amaiera aldera egingo baita. Konbidautako hizlarien artean, nabarmendu behar dira Anthony Pagden, Kalifornia-Los Angeleseko unibersidadekoa, eta François Hartog, Pariseko gizarte-zientzien goi ikasketen eskolakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!