'Nire gorputza, nire sexualitatea' bertso-paper lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2013-02-05 17:41   Bertsolaritzea

Getxoko Udalak Nire gorputza, nire sexualitatea bertso-paper lehiaketea jarri dau martxan, Medicusmundi Bizkaia alkartearen eskutik, Algortako Bertsolari Eskoleak, ALBEk, eta Egizuk lagunduta.

Getxoko Udalak Nire gorputza, nire sexualitatea bertso-paper lehiaketea jarri dau martxan, Medicusmundi Bizkaia alkartearen eskutik, Algortako Bertsolari Eskoleak, ALBEk, eta Egizuk lagunduta. Emakumeak gorputzaren eta sexualidadearen inguruan askatasunez erabagiteko daben eskubidearen errespetua aldarrikatzea da Udalaren sentsibilizazino jardueren artean kokatzen dan lehiaketearen helburua. Esangura horretan, Kepa Miñambresek, Garapeneko Lankidetzako zinegotziak mueta honetako ekimenak antolatzearen garrantzia nabarmendu dau, bertoko zein Hegoaldeko herritaldeetako emakumeen eskubideak aldarrikatzeko balio dabelako.

Lehiaketa honetan Getxon jaio, lan egin, ikasi edo bizi dan edozein lagunek parte hartu ahal izango dau. Bertsoak zelan sortzen diran ikasteko eta proposamenari lotutako gaiak lantzeko dobako tailer edegia izango da datorren zezeilaren 26an, Villamonteko Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera.

Bertsoak, barriz, martiaren 17a baino lehen honako helbidera bialdu behar dira: Nire gorputza, Nire sexualitatea bertsopaper lehiaketea. Medicusmundi Bizkaia. Begoñako Andra Mari kalea, 20 behea. 48006 Bilbo; edo educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera.

Sarien banaketea datorren apirilaren 12an izango da Algortako San Nikolas ikastolan egingo dan bertso-afarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu