Belceblues talde bergararrak Munduko Blues Txapelketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2013-01-10 13:26   Musikea

Bergarako Belceblues hirukoteak Euskal Herria ordezkatuko Munduko Blues Txapelketan hilaren amaieran. Bai kanporaketak bai finala AEBetako Memphis urian egingo dira

Bergarako Belceblues hirukoteak Euskal Herria ordezkatuko Munduko Blues Txapelketan hilaren amaieran. Bai kanporaketak bai finala AEBetako Memphis urian egingo dira.

Hondarribiko Blues Elkargoak antolatutako Euskal Herriko kanporaketea irabazi eben bergararrek, eta hortxe lortu eben Memphisera joateko txartela. Kanporaketak urtarrilaren 30ean eta 31n egingo ditue, biak pasau ezkero, finala zezeilaren 1ean izango dabe. Mundu osoko hainbat taldek hartuko dabe parte txapelketan.

Asier Elortzak (baxua eta ahotsa), Ibon Larrañagak (gitarrea) eta Oihan Vegak (bateria) osotzen dabe Belceblues. 2005ean sortu eben proiektua, eta Infer (2008) eta Diabulus in Musika (2012) diskoak argitaratu ditue. Hirugarren lana atontzen dabilz orain.

Oihan Vegaren ordez, Guille Sanz izango da Belcebluesen bateria-jotzailea Memphisen. Izan be azkenaldion, Vegaren laneko konpromisoak dirala eta, Sanzek hartu dau bateriaren ardurea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu