My Favourite Robot hirukoteak disko barria aurkeztuko dau urtarrileko Art After Dark saioan
2013-01-09 14:33 MusikeaMy Favourite Robot hirukotea, eta Maadraassoo eta DJV Sound Dj-ek ipiniko dabe martxan aurtengo Art After Dark egitaraua, Bilboko Guggenheim museoan, urtarrilaren 18an. Kontzertuen sarrera ordainduta, museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea dago.
My Favourite Robot hirukotea, eta Maadraassoo eta DJV Sound Dj-ek ipiniko dabe martxan aurtengo Art After Dark egitaraua, Bilboko Guggenheim museoan, urtarrilaren 18an. Kontzertuen sarrera ordainduta, museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea dago.
Bilboko underground musika elektronikoarren aitzindarietako DJV Sound musikariak abiatuako dau urtarrileko Art After Dark emonaldia, 22:00etan. Europako hainbat klubetan ibili zan musikea iointen hamarkada bitan eta 1990eko hamarkadan NoData taldea sortu eban. 2005etik Fever aretoko zuzendaria da.
Hurrengo emonaldia Maadraassoo Dj-ak eskainiko dau, 23:00etan. Bartzelonako Razzmatazz aretoko Dj egoilarra da. Popa eta elektronikea buztartzen ditu. Saio elegantea eskainiko deusku, musika onez hornitua, edozeinek gustuko izango dauen aukeraketea, museoko iturrien arabera.
Jared Simms, James Teej eta Voytek Korab musikariek osotutako My Favorite Robot hirukoteak itxiko dau gaua. Kanadiarrak Nº19 diskoa aurkeztera datoz Bilbora, baina Life & Death eta Visionquest aurreko beharretako piezak be ipiniko ditue.
Musikeaz gan, urtarrilaren 18an Art After Dark saioara datozenek, museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe, 22:00etatik 1:00etara. Ondoko erakusketak dagoz ikusgai Guggenheimen orain: Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Bizitako arkitektura eta Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III. Ganera, sarrerearen truke Fever klubera joateko txartela jasoko dabe, gau horretan bertan erabilteko.
Sarrerek 12 euri balio dabe, Museoaren Laguna izan ezkero, 8 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!