Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda, GauArt saioko protagonistak Artiumen
2012-11-08 14:50 MusikeaGasteizko Artium museoak eta Jimmy Jazz aretoak GauArt saioa antolatu dabe alkarlanean. Musikea eta artea dira egitasmo barriaren osogai nagusiak. Lehenengo ekitaldia zemendiaren 16an egingo dabe, 22:00etatik aurrera. Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda dj-ek estreinauko dabe GauArt.
Gasteizko Artium museoak eta Jimmy Jazz aretoak GauArt saioa antolatu dabe alkarlanean. Musikea eta artea dira egitasmo barriaren osogai nagusiak. Lehenengo ekitaldia zemendiaren 16an egingo dabe, 22:00etatik aurrera. Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda dj-ek estreinauko dabe GauArt.
GauArt Artiumen bertan hasiko da, eta ostean Jimmy Jazzen segiduko dau, 1:00etatik aurrera. Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda dj-en saioak lekuari eta orduari egokituko jakoz, emonaldiak alkarren osogarriak izan daitezan, antolatzaileek azaldu dabenez.
Musika elektronikoaren kulturearen barruan planteamendu barritzaile bat eskaintzeko asmoz ipini dabe martxan ekimena. Bertoko zein kanpoko lehen mailako proposamenak batuko ditue, eta entzunaldi bi eskainiko dira egun berean, bata 22:00etan, Artiumen, eta bestea, 1:00etan, Jimmy Jazzen. Musikariei kontzertu bakotxa euren modra egitea eskatuko jake, baina proposamenak testuinguruari egokitu beharko jakoz, argitu dabe arduradunek. Entuzleek saio bietara joateko auakrea eukiko dabe sarrera beragaz, 12 euroren truke.
Oscar Murelo (Madril, 1970) 80ko hamarkadan hasi zan lanean, gaur egun Espainiako musika elektronikoan erreferentea da. 2000. urtean Warm Up kaleratu eban, eta handik urtebetera ,Pole. Mullerok Zero Oscillator Partis plataformea sortu dau, Dj Muertogaz batera. Musika elektronikoaren estilo guztiak landu gura ditue, eta tradizinoa eta etorkizuna lotu.
Dj Kasperrek 2000. urtean ekin eutson bere ibilbideari. Studio 1, Perlon eta Munis diskoetxeek eragin handia izan dabe bere lanean. Esperanza Records diskoetxearen arduraduna da. Kike Pravda dj gasteiztarra Psychokunk Recording etxeko produktorea da. Regis, Surgeon, Oscar Mulero eta Exium artistak ez dira egundo falta bere sorkuntzetan.
Sarrerak salgai dagoz daborduko, 12 euroan, Artiumen betan, Hor Dago!-n, Gora Tabernan edo www.kulturalive.com gunean. Artiumeko sarrereagaz batera, egun berean 1:00etatik aurrera, Jimmy Jazz aretora sartzeko dobako txartela jasoko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!