III. Argia Ereiten Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko azken egunak

Bizkaie! 2012-11-05 16:36   Euskerea berbagai

Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuagaz, Getxoko Udalak Argia Ereiten Getxoko Euskara Sariaren hirugarren edizinoa dauka martxan.

Datorren zemendiaren 9ra arte zabalik egongo da hautagaiak aurkezteko epea eta proposatu ahal izango diranak banakoak, taldeak, alkarteak edo kolektiboak izan daitekez, beti be getxotarrak edo Getxon finkatutakoak bizitzaz nahiz jardunbidez badira. Saria emoteko kontuan hartuko dira proposatutako lan edo jarduerearen kalidadea eta esanahia, euskerearen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea.

Sarirako hautagaiak euskalgintzako alkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek edo Udal Euskara Zerbitzuak aurkeztu leikiez. Hautagaiak aurkezteko inprimakia www.getxo.net webgunetik deskargau eta euskara.zerbitzua@getxo.net posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.

Saria nori emon erabagiko dauen epaimahaia Imanol Landa Alkate getxotarrak, Koldo Iturbe Euskara zinegotziak, Getxoko Aholku Batzordeko 12 kideek eta Euskara Zerbitzuko teknikari batek osotuta egongo da. Saria zemendiaren 28an emongo da ekitaldi publikoan Faduran

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu