Virginia Berasategik irakurriko dau 2012ko Aste Nagusiaren pregoia

Bizkaie! 2012-06-27 10:53

Bilboko Jai Batzordeak abuztuaren 18tik 26ra izango dan 2012ko Aste Nagusiaren pregoilari izentau dau Virginia Berasategi kirolaria.

Bilboko Jai Batzordeak abuztuaren 18tik 26ra izango dan 2012ko Aste Nagusiaren pregoilari izentau dau Virginia Berasategi kirolaria.

Virginia Berasategui Bilbon jaio zan 1975eko garagarrilaren 15ean. Kirolean hasi zan 1979an, Bilboko Kirol Klubeko Igeriketa taldeko partaide moduan eta haren lehenengo lehiaketea 1982ko Gabonetako Maristen Lehiaketea izan zan (25 m. libreak).

Lehenengo garaipenak 1986koak dira: Lekeitioko Badiako Igeriketa Ibilbidea irabazi eban 1986an (Promesak) eta Bizkaiko Txapelduna 200 eta 400 metro libreetan (Promesak) urte berean, eta atletismoan 1988an Plentziako herri krosean. Triatloian izandako debutean irabazi egin eban Castron, 1988an, eta nazinoartean lortutako lehenengo garaipena Donostiako Pista Estaliko Atletismoko Lehiaketa Hexagonaleko 1.500 metroetan izan zan 1990ean. Australian, Triatloiko Munduko Txapelketan 1991n debutau eban, artean 16 urte besterik ez zitualarik; txapelketa horretako atletarik gazteena izan zan.

Espainiako Txapeldun Junior eta Absolutua izan zan urte berean (1994) duatloi eta triatloian eta hori lortu dauen atleta bakarra izan da (1997 Gernika eta Niza), eta Duatloi eta Triatloiko Gazte, Junior eta Absolutu mailetan Espainiako txapelduna izan da, bai eta sprint distantzian eta distantzia olinpikoan be.

I. Bilbao Triatloia irabazi eban 2011an, baita 2012an be. Hainbat Ironmanetan hartu dau parte, Hawaii-n 2010ean laugarren sailkartu zan eta 2009an hirugarrena izan zan; Espainiako markarik onena be egin eban (9h-15’-28’’). Espainiako Triatloi Federazinoak XX. mendeko Espainiako Triatleta Absolutorik Onena izentau dau. Horrezaz gan, Bizkaiko Kirolaririk Onenaren saria (1992, 1994, 1997, 2003, 2008 eta 2009an), Sabino Arana Fundazinoaren Saria (2010) edo 2011ko Bilbotar Ospetsuaren izentapena jaso ditu.

Informazino gehiago: www.3vir.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu