Argiñetako ikerketa planaren aurkezpena asteon egingo deutsee Elorrioko herritarrei

Bizkaie! 2012-06-25 18:45

Asteon, 2012ko bagilaren 29an, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean, Elorrioko Herriko Plazan informazino karpa bat egongo da herritar zein interesdun guztiek euren galdera eta kezkak galdetzeko Argiñetan irailetik aurrera egingo diran indusketei buruz.

Asteon, 2012ko bagilaren 29an, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean, Elorrioko Herriko Plazan informazino karpa bat egongo da herritar zein interesdun guztiek euren galdera eta kezkak galdetzeko Argiñetan irailetik aurrera egingo diran indusketei buruz. Bertan izango dira Ana Otadui, Elorrioko Alkatea eta Iñaki García Camino, Arkeologi Museoko eta indusketaren zuzendaria.

Argiñetako nekropolia Euskal Herriko erreferente kultural garrantzitsuenetakoa da. Euskal herriko estela eta hilobi multzorik handiena izateaz gan, kristau garaiko inskripzinorik zaharrenak batzen ditu.

Zutabe zuloek eta lurreko markek erakusten dabenez, gainera, Argiñetak, material galkorrez egindako etxebizitza-multzoa be gordeten dau, Bizkaia eta Gipuzkoan ezagutzen dan bakarrenetakoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak Argiñeta ezagutu eta balioan jarteko egitasmo bat ipini dabe martxan, martiaren 21ean lankidetza hitzarmenaren sinatzeagaz hasi zana. Hitzarmenaren barruan jasoten diran interbentzino horreen guztien barri jakingo dabe interesdunek hurrengo barikuko ekitaldian: nekropoliaren inguruaren zainketea, ikerketa historikoa eta ahalik eta indusketarik txikiena helburu daben ekimenak.

Kontuak kontu, Bizkaiko Foru Aldundia eta Elorrioko Udalaren artean gauzatuko da Argiñetako jarduna. Ikerlanaren helburu nagusia San Adrianeko nekropolia eta baseleizea oso-osorik berreskuratu eta balioestea da.

Egitasmoaren lehenengo pausua ikerketa historikoa izango da, horixe baita gure iragana ulertzeko oinarrizko jarduketarako arloa da, erkidego honen sustraietan sakontzeko eta ezagutzera emoteko eta bertatik ikasteko baina ostean leheneratze eta zabalkuntza ekintzak egingo ditue.

Argiñetako proiektuaz aparte, Bizkaiko Foru Aldundiak beste ekimen batzuk be landu ditu, besteak beste, Ereñozarreko Arrolako Oppidumaren I+G Kulturaleko proiektua, eta Santimamiñeko eta Mañariko Askondoko kobak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu