Keane, James Murphy eta The View taldeak, Bilbao BBK Liveko kartelean

Bizkaie! 2012-04-24 18:52   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdiko arduradunek jakinarazo dabenez, Keane, James Murphy eta The View taldeek Kobetamendin joko dabe garagarrilean, lehenagotik iragarritako The Cure, Radiohead, Garbage eta Snow Patrol bandakaz batera, besteak beste.

Bilbao BBK Live jaialdiko arduradunek jakinarazo dabenez, Keane, James Murphy eta The View taldeek Kobetamendin joko dabe garagarrilean, lehenagotik iragarritako The Cure, Radiohead, Garbage eta Snow Patrol bandakaz batera, besteak beste. We Are Augustines, Awolnation, The Black Belles eta Namek Planet eta Pat Mahoney DJa be Bilbon izango dira. Aurten, Bilbao BBK Live garagarrilaren 12, 13 eta 14an egingo dabe.

James Murphy LCD Soundsystem proiektuaren sortzaileetako da, eta DFA Records diskoetxe independentearen sorreran be parte hartu eban. DJ be bada, eta halantxe etorriko da Bilbora, garagarrilaren 12an.

Keane talde britainiarrak garagarrilaren 14an joko dau, eta maiatzaren 7an argitaratuko daben Strangeland disko barriko kantak entzuteko aukerea izango da. Lau disko ditu kalean bandeak, Hopes and Fears, Under the Iron Sea, Perfect Symmetry eta Night Train; laurek izan dabe arrakasta itzela.

The View Eskoziatik helduko dira Bilbao BBK Livera, garagarrilaren 14an. Punk, pop, folk eta rock estiloak nahasten ditue eta hiru disko kaleratu ditu taldeak. : Cheeky For A Reason lan barriko abestiak eskainiko ditue kontzertuan.

We Are Augustines igaz argitaratu eben lehenengo lana, indie-rock doinuz osotutako Rise Ye Sunken Ships. Awolnation taldea be AEBetatik etorriko da, igaz kaleratutako Megalithic Symphony disko arrakastatsua aurkeztera. Garagarrilaren 13an joko dabe biek.

The Black Belles laukoteak garage rock musikea eskainiko dabe, hilaren 14an. Elorrioko Namek Planet talde elorriarrak, 2011ko Banden Lehia irabazleak, hilaren 13an emongo dabe zuzenekoa.

Daborduko, garagarrilaren 14ko sarrerak salgai dagoz, 50 euroan. Vodafone karpako egitaraua ez dabe oraindino iragarri. Garagarrilaren 12ko programazinoa EiTBko Gaztea irratiaren maketa-lehiaketako irabazleek itxiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu