Bilblogari euskerazko blogen lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2011-12-01 13:39

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako erispideak baloratu ditue saridunak erabagiterakoan: euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze mailea eta atarien originaltasuna.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta Nontzeberri kultur webguneak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketako sariak banatu zituen bart. Lehiaketan 45 blog sartu dira, eta horreek izan dira aurtengo sariak eskuratzeko lehiatu diranak.

Edizino honetan oso parte-hartze handia egon da eta joan dan urteko markea gainditu egin da erraz. Mota askotako blogak heldu dira lehiaketara eta guztietan gaur egungo gazteek dituen zaletasunak, kezkak eta ilusinoak nabarmentzen dira (kirola, moda, jantzak, bidaiak, musikea, Euskal Herria, geografia, genero bardintasuna, osasuna, elikadurea, zinema, uriak...).

Julen Gabiria idazle eta euskal blogari aitzindariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako erispideak baloratu ditue saridunak erabagiterakoan: euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze mailea eta atarien originaltasuna.


Ondokoak dira aurtengo irabazleak:

- Blog personal onena: Irune Jimenez Gonzalez (Nonhahi).

- Taldeko blog onena: Gontzal Zapatel eta Iker Etxarri (Drogak).
- Blog tematikoa onena (ex aequo): Asier Gabikagojeazkoa (Asiaren Nondik Norakoak); Txerra Rodriguez Gomez Garaigoikoa, Hizkuntzaren soziologia, soziolinguistika eta beste).

- Blog originalena: EH Soundz Taldekideak (EHsoundz bloga).

- Blog tematikorik onenaren saria blog biri emon jake, biak ala biak kalidade handikoak diralako. Sarituek hirurehun bana euro jaso dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu