Esan Ozenki diskoetxe historikoak katalogoa digitalizau egin dau lehenengo aldiz
2011-12-01 10:34 MusikeaEsan Ozenkik bere katalogoa erabarritu eta digitalizau egin barri dau. Badira hamar urte Esan Ozeki desagertu zana,eta haren ostean, Metak sortu zan; ha be 2006an zerratu zan. Aurrerantzean, The Orchard banatzaile digitalak hainbat ataritara edegiko dau, 23 gunetara hain zuzen be.
Esan Ozenkik bere katalogoa erabarritu eta digitalizau egin barri dau. Badira hamar urte Esan Ozeki desagertu zana,eta haren ostean, Metak sortu zan; ha be 2006an zerratu zan. Aurrerantzean, The Orchard banatzaile digitalak hainbat ataritara edegiko dau, 23 gunetara hain zuzen be. Orain arte Esan Ozenki ez da modu digitalean zabaldu.
Dana dala, diskoetxeko iturriek jakinarazio dabenez, ez da katalogo historiko osoa eskainiko, aldaketa batzuk egin ditue eta: Gora Herriak zigilupean (Zebda, esaterako) kaleratutako lan asko lizentziak ziran, eta amaitu dira; talde batzuk (Su Ta Gar eta Jabier Muguruza, berbarako) euren lanen eskubideak eskuratu ditue; baina, Metaken katalogoa osoa gehituko da.
Fermin Muguruzak, katalogoaren digitalizazinoagaz bat eginez, Esan Ozenkiren ibilbidea jasoten dauen kanten bilduma berezia argitaratu dau CDan. Danatera, 24 abesti batu ditu Muguruzak: Etsaiak (Erahilketa), Kashbad (Nazkauta), King Mafrundi (Iratzar irratia), Joxe Ripiau (Paradisu zinema), Pi LT (Erraietatik), Fermin Muguruza (Puzka), Anari (Minaren funtsa), Beti Mugan (Galtzaileak), LIF (Epaile), Selektah kolektiboa (Koktel molotoff), Ruper Ordorika (Nor da), Kuraia (Bizi gera), Sorkun (Atmosfera) eta Afrika (Revolution), Negu Gorriak (Geurea da garaipena), Ama Say (Papillons noirs), Delirium Tremens (Laino ilunak), Kortatu (Etxerat), EH Sukarra (Argi ibili), BAP!! (Amets gaiztoak), Dut (Haize eza), Xabier Montoia (Zugan gogoa), Deabruak Teilatuetan (Gaur euria egin du), Anestesia (Hilobia lantzen). Bide Ertzean taldeko abeslari Imanol Ubedak idatzi dau bildumeagaz batera argitaratu dan testua.
Hamar urtean 200 erreferentzia argitaratu genduzan; gero, Metak etxeak eta Kontrakalea zigiluek hartu eben lekukoa, eta bost urtean beste 100 erreferentzia inguru kaleratu zituen. Gaur egun, gauza batzuk berreskuratu eta gogora ekarriz, energia sortzaile ha goraipatu gura dogu, garai bateko testuinguru sozio-kultural berezi baten elementu eraldatzaile lez, azaldu dau Esan Ozenkiren zuzendari izandako Fermin Muguruzak berak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!