Suabe hasi eta eztanda egiten daben kantuak, Antton taldearen lehenengo diskoan

Dabio Piedra Robledo 2011-11-28 14:50   Musikea

Kontraesan ugariko lana plazaratu dabe bizkaitarrek, izenetik hasita. Izan be, Antton Uriarte taldeko gitarrajolea eta abeslaria da, lehenago bakarlari ibilitakoa Antton izenagaz. Halandabe, talde osoarentzako Antton izenari eustea erabagi dabe, berez bost lagun diran arren, ezelako hierarkia barik.

Hamar abestiko lana da Gorantz erori proiektua. Bertan, rock estiloa oinarri dala, pop ikutua be badaukien kantak topauko doguz, gozo hasi eta bizi-bizi amaitzen diranak, intentsidade eta indar handiko piezak dira, power-pop erakoak, zehaztu dau Ritxi Aizpuru Baga-Biga diskoetxeko arduradunak.

Kontraesan ugariko lana plazaratu dabe bizkaitarrek, izenetik hasita. Izan be, Antton Uriarte taldeko gitarrajolea eta abeslaria da, lehenago bakarlari ibilitakoa Antton izenagaz. Halandabe, talde osoarentzako Antton izenari eustea erabagi dabe, berez bost lagun diran arren, ezelako hierarkia barik. Badakigu hasieran nahasmena eragin leikela gure izenak, batez be Antton bakarlaria ezagutzen dabenen artean, baina kontzertuetan-eta, jentea konturatuko da taldea garela, azaldu dau Rami Unzeta bateria joleak. Rami bera eta Lander Irazola abeslari eta gitarrajolea Lor taldean ibilitakoak dira. Txaber San Pedro baxua Malo taldetik dator eta boskotea Mikel Nuñez tekladuen arduradunak osotzen dau.

Antton aurten sortutako proiektu barria da, baina Antton Uriarte eta Lander Irazola lehendik be ibilita egozan alkarlanean. Gero, beste hirurak batu jakezan, danok gara lagunak, lokal beretik alkar ezagutzen dogu eta hori da boskotearen abantailea, hau da, hasteko eta behin lagunak garela eta horrez ganera, musikea egiten dogu, Antton Uriartek azaldu dauanez.

Diskoaren izenburua be kontraesankorra da, Gorantz erori. Gorantz jausteak subertetik badauka zati bat, eta geuretzat subertea da alkarregaz jotea, nabarmendu dau Anttonek, ganera, gora egiteko lehenengo jausi egin behar da, tente jaustea garrantzitsua da bizitzan, diskoko kantak gogoeta horreen inguruan egin doguz. Ikuspuntu ugaritatik begiratu deutso gaiari Anttonek, kritikea, gogoeta pertsonala eta abar ei dagoz diskoko abestietan.

Antton Uriarte eta Lander Irazola jardun dira letrak idazten, baina kolaborazinoak be euki ditue. Sustrai Colina bertsolariarena da Hartu arnasa kantearen letrea eta Maitasuna ixil-ixilik, aldiz, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Endika Zarrabeitiaren bertsoetan oinarrituta dago. Era berean, Zea Mays-eko Aiora Renteriak abotsa jarri dau Ohe hutsegiak abestian.

Lor-en musika kañeroa, Antton kantautorearen doinu suabeagoagaz nahastau dogu, adierazo dau Rami Unzetak. Holan, Gorantz erori diskoko abestien ezaugarri nagusia da, gozo-gozo hasten dirala eta amaiera aldera eztanda indartsua daukiela, euren egitureari erreparauta, esango neuke, epika itxurako kanta asko dagozala. Anttonek ganeratu dauanez, lehenengo kantea, adibidez, taldearen printzipioen adierazpentzat hartu leike, bertan aldarrikatzen dogu nor garan eta zertara gatozan.

Antton-en zuzeneko emonaldiak be indartsuak dira, diskoa baino potenteagoak, taldekideen esanetan. Joan dan zapatuan, 500 pertsona inguru batu zituen Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta, beraz, jentaurreko lehenengo agerraldiagaz gustura dagoz. Ahotsenean be egongo dira abenduaren 7an, Durangoko Liburu eta Disko Azokearen barruan eta, hil horren 23an, Gernikako Gaztetxean joko dabe. Diskoko hamar abestiez ganera, beste pare bat be badaukiez zuzenekorako. Hori gitxi ez eta bertsino batzuk joteko asmoa be badaukie.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu