Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen bigarren edizinoa abiatu dabe

Bizkaie! 2011-10-04 11:58

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Interneteko Nontzeberri kultura atariak antolatu dabe Biblogari lehiaketea. Ekimenaren helburua, euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea da. Holan ba, 15 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazte euskaldunek euren bitakora zibernetikoa euskeraz sortu gura izan ezkero, euren lanak saria izateko aukerea eukiko dabe.

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Interneteko Nontzeberri kultura atariak antolatu dabe Biblogari lehiaketea. Ekimenaren helburua, euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea da. Holan ba, 15 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazte euskaldunek euren bitakora zibernetikoa euskeraz sortu gura izan ezkero, euren lanak saria izateko aukerea eukiko dabe. Blogak aurkezteko epea zemendiaren 21ean amaituko da.

Parte hartu nahi dabenek www.bilblogari.net atarian dagoan izena emoteko orria bete eta blogaren adierazgarria izango dan irudia, .jpg formatuan, bialdu behar dabe. Egileak bilbotarra izan behar dau, edo behintzat hartu-emon berezia izan behar dau uriagaz, eta bloga elikatzeko ardurea hartu behar dau.

Bilblogari lehiaketeak hiru kategoria ditu: blog personalak, taldeko blogak eta blog tematikoak. Parte-hartzaileek aurreko kategoria batean baino ezin izango dabe izena emon, baina zenbat-gura blog aurkeztu ahalko ditue aukeratutako kategorian. Epaimahaiak zemendiaren amaieran hartuko dau ebatzia. Hiru kategorietako bakotxean bitakorarik onena aukeratuko dabe; horretarako, epaimahaiak bloga sortzeko eta elikatzeko orduan erabilitako irudimena kontuan hartuko dau. Modu berean, atarietako euskerearen mailea, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna ere balorauko dira.

Honako honeek dira emongo diran sariak: blog personal onenarentzat, 300 euro; taldeko blog onenarentzat, 300 euro; blog tematiko onenarentzat, 300 euro; eta blog original onenarentzat, 300 euro.

Argibide gehiago behar izan ezkero: www.bilblogari.net, www.nontzeberri.com, www.bilbao.net

Nontzeberri.com guneak kultura-arloan dibulgazinoa eta dinamizazinoa sustatzea dau helburu, eta arreta berezia eskaintzen deutse Bilbon euskeraz egiten diran ekitaldi eta programei. Euskerazko produktuen zabalpena egiten dau Nontzeberrik; sormen-arloko programak eskuragarri ipinten ditu, teknologia barriak tartean, eta literatura, musika, ikus-entzunezko, argazkigintza, bertsolaritza eta arte eszenikoen alorrean bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu