Eusko Ikaskuntzaren Hedatuz liburutegi digitala Europeana bidez konsultagai

Bizkaie! 2011-09-27 11:34

Aurrerantzean, Hedatuz liburutegi digitalera Europeanatik sartu daitekela jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Europeana kontinente guztiko 1.500 erakunde ingururen hamabost mila objektu digital baino gehiago –liburuak, eskuizkribuak, bideoak, etab– dituen europar dokumentu base handia da. Hedatuz Europeanak daukan euskal kultur fondo handiena da

Aurrerantzean, Hedatuz liburutegi digitalera Europeanatik sartu daitekela jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Europeana kontinente guztiko 1.500 erakunde ingururen hamabost mila objektu digital baino gehiago —liburuak, eskuizkribuak, bideoak, etab— dituen europar dokumentu base handia da. Hedatuz Europeanak daukan euskal kultur fondo handiena da

Eusko Ikaskuntzak kudeatzen dau Hedatuz, eta bertan material propioa zein beste kultur eragileena batu da. Danetara, 7.632 artikulu ditu eta guztietan testu osoa eskaintzen da. Askotariko gaiak jorratzen dira; Historia, Antropologia eta Arteak dira nagusi, eta Zientzia Politikoak, Soziologia eta Linguistikaren ingurukoak ostean. Testuak gazteleraz, euskeraz eta frantsesez dagoz idatzita batez be.

2008. urtetik Hedatuz on-line dago. Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazinoaren egitasmoetako bat da. Proiektuon helburu nagusia herritar guztiek kultur edukiak eskura izatea da, holan, zientzia eta euskal kulturea inguru digitalean zabaltzen laguntzeko.

Beste alde batetik, Kultura 2.0 izeneko ekimena dago. Berez, Kulturaren Euskal Behatokiak bideratutako proiektua da, EAEko enpresa eta profesionalen artean ezagutzea, barrikuntzea eta jarduera egokiak sustatzeko. Kultura 2.0 ekimenak kultur digitalizazinoa eta zabalkundearen inguruan proiektu interesgarri eta jarduera egokien aukeraketea egin dau. Eredutzat jotako bederatzi proiektuetako bi Eusko Ikaskuntzarenak dira: Hedatuz eta Euskomedia Fundazioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu