UZEI zentroak Sinonimoen Hiztegiaren plugin barria ipini dau sarean

Bizkaie! 2011-09-26 13:22

Sinonimoen Hiztegiaren plugin barria aurkeztu dau UZEI Terminologia eta Lexikografia zentroak, hain zuzen be testu-tratamendurako programetan doban txertatzen dan aplikazinoa da. Barrikuntza bi ditu pluginak: alde batetik, hiztegiaren edukia eguneratu egin da, Euskaltzaindiaren arau barrien batuta, eta beste alde batetik, informazino-iturri gehiago hartu dira kontutan.

Eguneratzearen ostean, sinonimoen kopuruak gora egin dau zeozertxu. Bersino barriak 25.505 forma sinonimodun jasoten ditu hiztegiak eta, aurrekoan lez, euskalki- eta erabilera-markak batu ditu idazkerearen estiloa gordetzen laguntzeko. Plugina MS Word eta LibreOffice/OpenOffice-rako prestau dau, erabiltzaileen gehiengoa kontuan hartuta: Microsoft Word 2003, 2007 eta 2010 eta LibreOffice / OpenOffice: Windows (32 bit, 64 bit) eta Linux. Hori be beste barrikuntza bat da.

Aplikazinoaren egileek azaldutakoaren arabera, dokumentu bat idazten gabilzala, botoi laguntzaileagaz berbearen ganean klik egin eta sinonimoa eskuratzeko aukera dagoanez, errazago joten da sinonimoaren bila, beste inora bila joaten ibili barik. Holan, klik bat hiztegia aberasteko aukerea emoten dau pluginak. Klik egitean, formaren sinonimoa lortzen da, ez hiztegi-sarrerea bera; hau da, 'bukatu'ren sinonimoa bilatzen bada, baina testuan 'bukatzeko' idatzi bada, hiztegiak, besteak beste, 'amaitzeko' erakutsiko dau, ez 'amaitu' hutsa. Orduan, programeak berbearen analisia be egiten dau.

Daborduko, eskuragai dago plugina, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu