Helduen euskalduntzearen 2011-2012 ikasturtea abiarazoko dau Eusko Jaurlaritzeak Donostian

Bizkaie! 2011-09-16 10:55   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) euskaltegien 2011-2012 ikasturtea inaugurauko dabe gaur, hilak 16, Donostian. Gainera, saio berean helduen euskalduntzearen inguruko erradiografia bat egingo da.

Eusko Jaurlaritzak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) euskaltegien 2011-2012 ikasturtea inaugurauko dabe gaur, hilak 16, Donostiako Miramar Jauregian egingo dan ekitaldian. Gainera, saio berean helduen euskalduntzearen inguruko erradiografia bat egingo da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik iragarri dabenez. Ekitaldi horretan, HABEk urriaren 8tik 18ra bitartean egingo dan matrikulazino kanpainearen barri emongo da. Aurten, Nik ere nahi dut izango da kanpainearen leloa, nahia edo gogoa izan ezkero, edonoren esku dagoalako euskerea ikastea ezelako atxaki barik.

Goizeko 11:00etan, Eusko Jaurlaritzeak eta HABEk helduen euskalduntzearen 2010-2011 ikasturteko datuak emongo ditue eta horreen balorazinoa egingo dabe, eta ondoren, eguerdiko 12:00etan, helduen euskalduntzearen 2011-2012 ikasturtearen inaugurazino ekitaldia egingo da, Euskadiko euskaltegietako 100 ordezkari ingurugaz.

Igazko ikasturteko datuak emoteko arduradunak, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Iñaki Uribe HABEren zuzendari nagusia, Marian Toledo udal euskaltegien ordezkaria eta Marian Bidegain euskaltegi pribatu homologatuen ordezkaria izango dira.

Era berean, ikasturte barriaren inaugurazino ekitaldian, Lurdes Auzmendik berak eta Carles Monereo Font Bartzelonako Universitat Autonomako Hezkuntzaren Psikologia Saileko arduradunak parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu