Josu Urrutia, Athletic Clubeko 31. presidentea
2011-07-08 12:32Josu Urrutia (Lekeitio, 1968), 90. hamarkadan Athleticeko kapitaina izan zanak Athleticeko presidentetza hartu dauen lehenengo jokalaria izan da eta hauteskundeetan aukeratuak izan diran zazpi presidenteetatik babesik handiena jaso dauena.

Josu Urrutia (Lekeitio, 1968), 90. hamarkadan Athleticeko kapitaina izan zanak Athleticeko presidentetza hartu dauen lehenengo jokalaria izan da eta hauteskundeetan aukeratuak izan diran zazpi presidenteetatik babesik handiena jaso dauena. Jokalari ohiak 12.057 boto jaso ditu eta fernando Garcia Macuak, barriz, 9.796. Bazkideen parte hartzea inoizkorik handiena izan da 22.176 botogaz (% 65,49).
Bart, emoitzak jakin ostean, Josu Urrutiak adierazo eban, hauteskunde kanpainan izandako tirabirak eta polemikak baztertu, ahaztu egin behar dirala, beharrean hasteko ordua da, danak bat eginik, Athletic holan jokatu ezkero, talde indartsua dalako. Lekeitiarrak Athleticen ohiko baloreei eutsi deutse eta kirol arloaren ardura nagusia Marcelo Bielsa argentinarrari emongo deutso. Entrenatzailea datorren astelehenean hasiko da lehenengo taldearen lan saioak zuzentzen.
Bielsagaz batera, Jose Mari Amorrortu (kirol zuzendaria); Cuco Ziganda (bigarren taldearen entrenatzailea); eta Aitor Larrazabal (Hobekuntza Prozesuen Koordinatzailea) bueltauko dira Athletic-era. Josu Urrutiaren zuzendaritza taldeak 14 kide gehiago izango ditu, besteak beste, Jose Angel Corres presidenteordea eta Alberto Uribe-Etxebarria ekonomilaria, finantza arloaren ardura nagusia izango dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!