Euskadi da Barcelona 'Harley Days' ekitaldira konbidautako erkidegoa
2011-07-08 11:36Garagarrilaren 8tik 10era, Harley, motor-fabrikatzaile amerikarrak Harley Days, Europako motor-kontzentraziorik handiena ospatuko dau egunotan Bartzelonan eta Euskadi da erkidego konbidatua. Miloe bat bisitarik baino gehiagok (motorzale, turista, zaletu eta ikusleak) parte hartzen dabe ekitaldi honetan.

Garagarrilaren 8tik 10era, Harley, motor-fabrikatzaile amerikarrak Harley Days, Europako motor-kontzentraziorik handiena ospatuko dau egunotan Bartzelonan eta Euskadi da erkidego konbidatua. Miloe bat bisitarik baino gehiagok (motorzale, turista, zaletu eta ikusleak) parte hartzen dabe ekitaldi honetan.
Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak inaugurazinoan parte hartuko dau, antolatzaileakaz eta Bartzelonako alkate Xavier Trias jaunagaz batera, eta Euskadi kontzentrazino honetara erkidego konbidatu lez bertaratu izana eskertuko dau, batez be Euskal Herriaren turismoaren eragile dalako, urtean 250.000 kataluniar baino gehiagok bisitetan dabelako, eskualde hori lehentasunezko merkatuetako bat izanik.
Zuzendaria ekitaldi horretara bertaratzearen helburuetako bat datorren udan Euskadin marka amerikarraren kontzentrazino bat lortzea da, izan be, Isabel Muelaren asmoa da Harley-k, erakarri leiken motorzale kopuru handiagaz, Euskadik eskaintzen dauen turismo-eskaintza osoa aprobetxau daiala, berbarako, ibilbide gastronomikoak, enologikoak eta hiru euskal probintzietan zeharreko ibilbideak, 100 km. eskas baitagoz horreeen artean, eta ibilbide hori egiteko motorrean ordubete eskas nahikoa da.
Euskadik Euskadi goza ezazu bere markearen presentzia grafiko handia izango dau bartzelonako Katalunia Plazan. Eta ekitaldi aitagarrienean, hilaren 10eko bandera-desfilean, 10.000 motorzaletik gorako parte-hartzeagaz, Harley karabanaren buru joango diran motorrek Euskadi, goza ezazu markearen banderatxuak eroango ditue.
Astegoienean, Bartzelonan egingo diran Harley Days egunetan, egitarau potoloa atondu dabe antolatzaileek: motor klasikoen erakusketea, demo ride-ak, Harley-Davidson motorren erakusketak, kontzertuak, jana eta edana, umeentzako gunea eta bestelakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!