Artziniegako mapa toponimikoa aurkeztu barri dabe

Bizkaie! 2011-07-07 17:46   Euskerea berbagai

Artziniegako toponimiaren mapea kaleratu barri dabe. Martitzenean, garagarrilaren 5ean, bertako Museoan aurkezpena egin eben. Ekitaldian izan ziran, besteak beste, Agurtzane Llano alkatea, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta ikerketearen egile Felix Mugurutza eta Xabi Zalbide.

Mapea egiteko Eusko Jaurlaritzearen toponimia erabili bada be, material hori osotu eta zuzendu egin dabe. Horrezaz gan, argitaratu baino lehenago birritan ipini da jente aurrean, herritarrek parte hartzeko aukerea izateko. Mugurutzak aurkezpenean azpimarratu eban lez, herritarrek bi bider hartu dabe parte, oneritxiak, ekarpenak, iradokizunak eta abar egiteko. Horrek, gainera, sinesgarritasuna emoten deutso lanari. Mapearen atzeko aldean, ortoargazkiaz aparte, udalak dituan herriei buruzko datu historiko batzuk jaso dira.

Ikerketea eta mapea egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduaren laguntzinoa ezinbestekoa izan da. Mapa Dunba Argitalpenak S.L. enpreseak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu