Mondragon Unibersidadeak sei unibersidade-master barri eskainiko ditu

Bizkaie! 2011-07-07 15:42

Mondragon Unibersidadeak Europako araudi barrira egokitutako 12 gradu-titulu eta hamar unibersidade-master eskainiko ditu datorren ikasturtean, baita unibersidadeko berezko hogeita hamar master, aditu-ikastaroak eta ikastaro aurreratuak be, guztia bere sei campusetan banatuta. Gainera, 2011-2012 ikasturtea amaitzen danean, Bolognara egokitutako euskal ikasleen lehenengo promozinoak urtengo dau unibersidadetik.

Orain dala hiru urte Bolognako prozesua aplikau eban lehen euskal unibersidadea eta Estaduko lehenengoetakoa izan ondoren, Mondragon Unibersidadeak prozesu horren bigarren faseari ekin deutso 2011-2012 ikasturtean Bolognara egokitutako hamar unibersidade-master eskainiz, horreetako sei barriak dira.

Holan, Mondragon Unibersidadeak Europako araudi barrira egokitutako 12 gradu-titulu eta hamar unibersidade-master eskainiko ditu datorren ikasturtean, baita unibersidadeko berezko hogeita hamar master, aditu-ikastaroak eta ikastaro aurreratuak be, guztia bere sei campusetan banatuta. Gainera, ezaugarri berezi bat izango dau 2011-2012 ikasturteak: amaitzen danean Bolognara egokitutako euskal ikasleen lehenengo promozinoak urtengo dau unibersidadetik.

Mondragon Unibersidadeak 2011-2012 ikasturtean martxan jarriko dituan sei unibersidade-masterretatik lau injinerutzearen alorrekoak dira, eta ganerako biak hezkuntzearen alorrekoak. Sei titulu barriok joan dan ikasturtean eskaini ziran beste lau tituluak osotzera datoz: bi master enpresa-kudeaketaren alorrean, bat injinerutzearen alorrean eta hezkuntzearen alorreko beste bat.

Unibersidade-masterrak ofizialak dira eta akreditazino-agentzien ebaluazinoak gainditu dituen unibersidadeetan baino ezingo dira emon, Hezkuntza Ministerioaren nahiz Eusko Jaurlaritzearen oneretxia jaso ondoren. Europako Goi Hezkuntza Esparruak aldarrikatzen dituan aldaketak aplikauta, lau urteko iraupeneko eta lan-merkatuan sartzeko aukera oso interesgarriak dakarzan gradu-tituluak eskaintzen ditu Mondragon Unibersidadeak.

Orain arte, ikuspegi globala emoten eben bigarren zikloek. Orain kontzeptua aldatu egin danez, informazino orokor hori gradu-ikasketen bidez emoten da eta unibersidade-masterren bidez espezializazinoa. Beraz, gradu-ikasketak amaitzen dituen ikasleentzat pentsau dira masterrok. Bestalde, orain arte injinerutzako bigarren zikloa eta lizentziaturea izan diranak egokitzeko beharra dakarre aldaketa horreek.

Mondragon Unibersidadearen masterren ezaugarriak ondokoak dira: espezializazino maila altua eta izaera praktikoa, edukiak enpresa nahiz instituzinoen beharretatik oso hur dagozalako. Nazinoartekotzea eta ikerkuntzea be helburuen artean dagoz, izan be, unibersidade-master horreen profiletako bat etorkizuneko ikerlariena izango da, doktoretza egiteko sarbidea baitira.
Eskolen modalidadeari jagokonez, masterretako batzuk % 100ean aurrez aurrekoak izango dira, baina beste batzuk on line eskainiko dira.

Mondragon Unibersidadearen erronketako bat masterren nazinoarteko zabalkundea handitzea da eta atzerriko unibersidadeakazko aliantzen bidez bideratuko da zabalkunde hori, diploma bikotxak lortzeko aukerea emongo daben master bateratuak zehaztuz. Esangura horretan, Mondragon Unibersidadean badira honezkero diploma bikot horreek lortzeko aukerea emoten daben master batzuk.


Mondragon Unibersidadearen master barriak

Enpresa barrikuntzako eta proiektu zuzendaritzako unibersidade-masterra; Industria injinerutzakoa; Sistema txertatuetako unibersidade-masterra; Energia- eta potentzia-elektronikako unibersidade-masterra; Testuinguru multikultural eta eleaniztunetako hezkuntzakoa; eta Hezkuntza-instituzinoetan barrikuntza metodologikoko proiektuak garatzeko masterra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu