'BBKklip' film laburren lehiaketa barria, euskerearen alde dibertigarriena ardatz

Bizkaie! 2011-06-20 18:01   Euskerea berbagai

BBKk eta Azkue fundazinoak BBKklip izeneko lehiaketa barria aurkeztu dau. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak sarituko ditu ekimenak, gure tradizino luzeko hizkuntzea bultzatu, eta hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren, barritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko helburuagaz, antolatzaileek azaldu dabenez.

BBKk eta Azkue fundazinoak BBKklip izeneko lehiaketa barria aurkeztu dau. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak sarituko ditu ekimenak, gure tradizino luzeko hizkuntzea bultzatu, eta hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren, barritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko helburuagaz, antolatzaileek azaldu dabenez.

Lehiaketeak adinaren araberako kategoria bi ditu; bata 14-25 urte bitartekoentzat eta bestea 25 urtetik gorakoentzat. Lehiakideek gehienez hiru minutuko luzeradun bideoak aurkeztuko ditue, eta lanotan euskarea izan behar da ardatz nagusia, Euskal Herriari lotuz, eta euskerea hizkuntza gaurkotua dala eta ez dala atzean geratu erakutsiz. Bideoetan, norberaren musikea edo egile eskubideez libre dagoan musika erabili daiteke; parte-hartzaileek ahotsa zein testua sartzeko aukerea eukiko dabe.

Lanak ondoko hiru sailetako baten aurkeztu behar dira: Sormena (euskerea gizartean modu originalean); Dibertsioa (euskerarik biziena eta dibertigarriena); eta, TradBerri (euskera zaharrenaren eta barritzaileenaren arteko nahasketea).

Bideoen grabaketea eta muntaia parte-hartzaileen esku dago. Artxiboak ezin ditu 30 MB baino gehiago bete. Bideoak Interneten bidez aurkeztu behar dira txapelketara, eta izen-emotea BBKklip.biz gunean bete behar da. Izena emon ostean, bideoa BBKlip-en Youtubeko kanalera igon, eta 48 orduan balioztauko da. YouTubek onartzen dituan bideo formatuak onartuko dira, hau da: Windows Media bideoa (.avi), 3GP (eskuko telefonoak), AVI (Windows), MOV (Mac), MP4 (Ipod/PSP), MPEG, FLV (Adobe Flash) eta MKV (h.264).

Sariei jagokenez, finalista bakotxari 600 euroko saria emongo jakoz, eta kategorietako irabazleei, 1000 euro eta BBKklip garaikurra. Sariak txeke bidez banatuko dira eta informatika eta ikus-entzunezko materiala erosteko balio izango dabe. Lanak bialtzeko azkenengo eguna irailaren 15a da.

Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu