Edurne Pasaban, 2010eko Euskal Herritar Unibersala
2011-06-14 10:09Igaztik, Pasaban da munduko hamalau zortzimilakoak igon dituan munduko lehenengo emakumea. Persona, alkarte edo erakunde batek Euskadiko irudi positiboa munduan zabaltzeagaitik emoten dabe saria Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Kutxak.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Kutxak Edurne Pasaban mendizaleari (Tolosa, 1973) emongo deutsie 201eko Euskal Herritar Unibersala saria. Igaztik, Pasaban da munduko hamalau zortzimilakoak igon dituan munduko lehenengo emakumea. Persona, alkarte edo erakunde batek Euskadiko irudi positiboa munduan zabaltzeagaitik emoten dabe saria Eusko Jaurlaritzeak eta Kutxak. Pasaban 11 hautagaien artean aukeratu dau epaimahaiak.
2009ko urrian Lan Onari saria be jaso eban Pasabanek Jaurlaritzearen eskutik eta 2010eko Euskal Herritar Unibersala saria bagilaren 28an jasoko dau Gasteizen.
Aurreko sarituak
2009: Javier Agirresarobe eta Mikel Urmeneta.
2008: Juan Mari Arzak.
2007: Bilboko Guggenheim museoa.
2006: Auñamendi argitaletxea.
2005: Joaquin Atxukarro.
2004: Joane Somarriba.
2003: Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde.
2002: Xabier de Irala.
2001: Pablo Mandazen Hermano Gines.
2000: Juan Oiartzabal eta Jon Sobrino.
1999: Pedro Miguel Etxenike.
1998: Donostiarra Orfeoia eta Jorge Oteiza.
1997: Jose Sebastian Laboa eta Eduardo Chillida.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!