Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldiak egingo dira bagilaren 14an eta 15ean
2011-06-13 15:13Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldia antolatu dau bagilaren 14an eta 15ean. Jardunaldiak Mutiloa-Ormaiztegi eta Arditurriko Bide Berdeetako inguruetan egingo da, Mutiloan eta Oiartzunen, hain zuzen be.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldia antolatu dau bagilaren 14an eta 15ean. Espainiako Trenbideen Fundazinoak (FFE), Goitur Goierriko dinamizazino eta promozino turistikorako alkarteak eta Oarsoaldeako garapenerako alkarteak be parte hartu dabe ekimenean. Jardunaldiak Mutiloa-Ormaiztegi eta Arditurriko Bide Berdeetako inguruetan egingo da, Mutiloan eta Oiartzunen, hain zuzen be.
Antolatzaileek adierazo dabenez, jardunaldiaren helburua praktika onen transferentzia eta bide berdeen arteko alkarlana ahalbidetzeko esperientziak trukatzea da. Ekitaldian, zonaldeko eta Espainiako bide berdeetako arduradunak izango dira, eta bakotxak bide berdeen garapenean daukan esperientzia azalduko dau.
Jardunaldiotan, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko Basquetour alkarte publikoak EAEko bide berdeen ekintza-esparrua eta sustapen-lerroak azalduko ditu. FFEko ordezkariek Espainian egiten dabilzan proiektuen barri eskainiko dabe.
Bide berdeetako arduradunek antxinako meatze-trenbideak, ondare industriala eta bide berdeekaz loturea, eta beste hainbat gai jorratuko ditue. Jardunaldiak arduradun politikoei, autonomia erkidegoetako edo aldundietako teknikariei, bide berdeetako kudeatzaileei, ingurumen adituei, ekoturismo, landa-garapen eta bide berdeen garapenean interesauta dagozan enpreseei, herritarren erakunde eta kolektiboei, unibersidade eta bestelako erakundeei zuzendata dagoz.
EAEko bide berdeak ondokoak dira: Leitzaran-Plazaola, Urola, Arditurri, Bidasoa, Mutiloa-Ormaiztegi, Galdames eta Itsaslur, Arrazola eta Atxuri.
Egitarau osoa eta izena emoteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!