'On Kixote' berezia taularatuko dabe Gallartan, herriko aktoreak, artistak eta musikariak partaide dirala

Karolina Almagia 2011-05-24 14:44   Kulturea
Maite Agirrek zuzenduko dau egitasmoa eta udan gauza bera egingo dau Mexikoko Zacatecas herrian, lana hango errealidadera egokituta

¿Es usted, también, Don Quijote? Zu ere On Kixote? titulupean, Agerre Teatroak eszenaratze esklusiboa atondu dau Gallartarako. Maite Agirreren testua Cervantesen lan klasikoan inspirauta badago be, zertzelada esanguratsuen bidez, burdinaren euskal industriaren motorra izan zan Bizkaiko eskualdearen hist.oriara egokitu dau egileak

¿Es usted, también, Don Quijote? Zu ere On Kixote? titulupean, Agerre Teatroak eszenaratze esklusiboa atondu dau Gallartarako. Maite Agirreren testua Cervantesen lan klasikoan inspirauta badago be, zertzelada esanguratsuen bidez, burdinaren euskal industriaren motorra izan zan Bizkaiko eskualdearen historiara egokitu dau egileak. Ikuskizunean parte hartuko dabe, besteak beste, Gallartako fanfarreak, abesbatzak eta antzerki-taldeak, eta bagilaren 12an eta 13an taularatuko dabe herriko Auditorioan.

Helduentzako ikuskizunean gaztelania nagusi dan arren, euskereak be izango dau bere lekua. Era berean, herriko zenbait artista plastikok euren proposamenak landuko ditue ikuskizunean zehar, eta bakotxaren ideia kixoteskoak bat egingo dau guneagaz. Horreekaz guztiakaz batera izango dira oholtza gainean Maite Agirre, Kepa Fersan, David Quincoces eta Eneko Molina, Agerre Teatroa taldeko aktoreak. Eurekaz batera, taula gainean Inés Martínez de Iturrate be ikusiko dogu, fanfarrea koordinau eta abesbatza zuzentzeaz arduratu dana.

Gallartako ikuskizunaren parekoa izango da garagarrilean Mexikoko Zacatecas herrian egingo dabena, izan be, bertako Ahozko Narrazinoen Nazinoarteko Jaialdiak Maite Agirre konbidau dau ¿Es usted, también, Don Quijote? lana tokiko artistekin taularatu daian.

Agerre Teatroa konpainiako zuzendari Maite Agirrerentzat (hiru aldiz euskal egile onenaren Max sariduna) erronka zoragarria da Mantxako On Kixoteren istorioak gordeten dauen metaforea Gallartaren errealidadera eroatea, eta asmo horregaz herritar ugariren partaidetzea lortu dau. Kepa Fersanena izan zan ideia, ikuskizunean Sancho Panzarena egiten dauen Agerre Teatroa taldeko aktorearena. Taldeak antzerako proiektu batean hartu eban parte Maputon (Mozambike), eta Mexikon egingo dauena preparetan ebilen. Orduan, meatzari baten semea dan aktore gallartarrari bere herrian antzeko zeozer egitea otu jakon. Burdinezko arimea dauen Bizkaiko eskualde honetaz berba egin neutson Maiteri. Herri guztiek merezidu dabe sormen-lan kolektiboa, eta Gallartak asko dauka kontetako.

Miguel de Cervantesen lana oinarri hartuta, Maite Agirrek bere testua idatzi dau: jatorrizko istorioa goitik behera birplanteau neban, neure irudietatik eta sensibilidadetik abiatuta. Agirrek sortutako lanean Sancho Panza (Kepa Fersan) eta Teresa Panza (Maite Agirre) dira personaia nagusiak. Ikus-entzuleek zaldun ibiltariaren figuran inspirautako ikuskizuna izango dabe aurrean, zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko atxakia izan baita.


Mexikoko proiektua

Gallartako eta Mexikoko proiektuak aldi berean preparetan dago Maite Agirre, nahiz eta bigarrena lehenagokoa izan. Latinoamerikako herrialdean hainbat boluntariok erantzun deutsie ahozko narrazinoen nazinoarteko jaialdiak egindako deialdiari, eta astebetez Maite Agirrek zuzenduko dauen antzerkiko lantegi eta laborategian jardungo dau. Jardunaldi horreetan euren adierazkortasuna bateratuko dabe, Kixoteren sormen-lan kolektiboa burutu aurretik. Etxean hasitako sormen-prozesuaren azken atala izango da. Mexikon ganerako partaideak gehituko jakuz, guztion artean kontautako istorioa eskaintzeko, gure eta Zacatecaseko herritarren artean, hain zuzen, adierazo da zuzendariak. Bertan, artista plastikoak, interpretazinoaren munduko jentea, musikearen arlokoa, jantzakoa eta bestelako diziplinetakoa topauko dauelakoan dago Agirre. On Kixoteren rola tokiko persona ezagun baten esku itxi nahi dau. Kaleraino heldu nahi dot, hori da aukeratu dodan bidea, jentearengana heldu eta jentearen artean aktoreak topetea, azaldu dau aktore eta zuzendariak. Lan horregaz, konpainiak hainbat urtetan jorratu dauen zaldunari buruzko tetralogia osotuko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu