Gaztelupeko Hotsak diskoetxea Austingo SXSW jaialdian

Bizkaie! 2011-03-14 12:35   Musikea

SXSW jaialdia, musika industriaren promozino internazionalean jazoerea eta hitzordu garrantzitsuenetarikoa izanik lehenengo aldiz izango da Euskal Herriko enpresa bat bertan. Azoka horretan rock eta bluesa dira lantzen diran esparru nagusiak.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Austinen (Texas, AEB) egingo dan South By Southwest SXSW jaialdian parte hartuko dau martiaren 15etik 20ra. Texaseko uriburuan batzen dira urtean zehar musikearen industrian zeresana emongo dabenak. SXSW jaialdia, musika industriaren promozino internazionalean jazoerea eta hitzordu garrantzitsuenetarikoa izanik lehenengo aldiz izango da Euskal Herriko enpresa bat bertan. Azoka horretan rock eta bluesa dira lantzen diran esparru nagusiak. Soraluzeko diskoetxea bere katalogoagaz izango da bertan.

Bilboko Capsula taldea izango da han zuzenean joten Gaztelupeko Hotsak-en eskutik.

South By Southwest 2011

- Martiak 17, Austin, US @ SFS, Brush Square Park (East Tent).

- Martiak 17, Austin, US @ Nuvola/Primavera Sound.

- Martiak 18, Austin, US @ Red Eyed Fly, times and more dates tba.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu