Unibersidade aurreko 8.500 ikaslek bisitauko dabe UPV/EHU Ateak Zabaltzeko Egunetan

Bizkaie! 2011-03-14 09:59

Euskal Herriko Unibertsitatean gaur, martiak 14, hasiko dira Ateak Zabaltzeko Egunak. Egunotan UPV/EHUk bere fakultadeen eta eskolen ateak edegiko deutsez Euskal Autonomia Erkidegoko unibersidade aurreko ikasle guztiei, irakaskuntzea, proiekzino profesionala eta azpiegiturea bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko.

Euskal Herriko Unibertsitatean gaur, martiak 14, hasiko dira Ateak Zabaltzeko Egunak. Egunotan UPV/EHUk bere fakultadeen eta eskolen ateak edegiko deutsez Euskal Autonomia Erkidegoko unibersidade aurreko ikasle guztiei, irakaskuntzea, proiekzino profesionala eta azpiegiturea bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko. Unibersidadeko ikastegi bakotxean bi jarduera egingo dira: graduei buruzko informazino-hitzaldiak eta ikastegiko eraikin eta instalazinoetarako bisitea. Izan be helburua da geroko ikasleak unibersidadeko ikastegietara hurreratzea, ikasi nahi dituen ikasketen inguruan laster hartu behar duten erabakia hartzen laguntzeko asmoz.

Jardunaldietan parte hartzeko izena emoteko data zezeilaren 22an amaitu zan (ezinbestekoa da izena emon izana parte hartu ahal izateko) eta 8.495 ikasle bertaratuko dirala aurreikusten da. Horreetatik 1.898ek Arabako Campuseko ikastegiak bisitauko ditue, 2.335ek Gipuzkoako Campusa eta 4.262k Bizkaiko Campusa.


Ateak Zabaltzeko Egunak honako egutegi honen arabera egingo dira:

- Martiak 14

Bizkaiko Campusa bisitauko duabe Bizkaiko Ikasleek, goizez 10:30etik eta arratsaldez 15:30etik.
Arabako Campusa bisitauko dabe Arabako ikasleek, arratsaldez 15:30etik.


- Martiak 15

Arabako Campusa bisitauko dabe Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek, arratsaldez 15:30etik.


- Martiak 16

Bizkaiko Campusa bisitauko dabe Arabako eta Gipuzkoako ikasleek, arratsaldez 15:30etik.


- Martiak 17

Gipuzkoako Campusa bisitauko dabe Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek, goizez 10:30etik eta arratsaldez 15:30etik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu