UPV/EHUk Emakumeen Nazinoarteko Eguna hainbat jardueragaz ospatuko dau

Bizkaie! 2011-03-07 11:53

Unibersidade barruan emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde egindako lana gizartean agertuarazoteko asmoz, UPV/EHUk martiaren 8a urtero ospatzea erabaki eban, txandaka hiru campusetan. Aurten Gipuzkoako Campusean egingo dira Emakumeen Nazinoarteko Eguneko ekitaldiak, Genero-kaleidoskopioak: aldaketarako ahotsak, pentsamendua eta ekintzak izenburupean.

Unibersidade barruan emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde egindako lana gizartean agertuarazoteko asmoz, UPV/EHUk martiaren 8a urtero ospatzea erabagi eban igaz, txandaka hiru campusetan. Aurten Gipuzkoako Campusean egingo dira Emakumeen Nazinoarteko Eguneko ekitaldiak, Genero-kaleidoskopioak: aldaketarako ahotsak, pentsamendua eta ekintzak izenburupean, hain zuzen be. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak atondu dau egitaraua, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzearen lankidetzeagaz.

Martiaren 8ko ekitaldian artean lehenengoa 9:00etan izango da, Ignazio Mª Barriola eraikinaren arkupeetan. Hamazortzi poster eta martiaren 8an goizean bertan pintauko daben panela ikusgai ipiniko dira, eta ostean kartelen azalpena eskainiko dabe. Posterren gaiak, besteak beste, honeek dira: genero-indarkeria, zientzia eta emakumea, Berdintasun Legea eta emakumeen langabezia.

Ostean, 12:00etan, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, Feminismoa eta ikerketea: hainbat alkarrizketea eta eskarmentu mahai-ingurua egingo da. Hemen, parte hartuko daben hizlariak: Dolores Juliano Corregido, Bartzelonako Unibertsitateko doktorea Antropologian; Carmen Romero Bachiller, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Soziologia irakaslea; eta Patricia Soley Beltrán, Edinburgoko Unibertsitateko doktorea Generoaren Soziologian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu