Eresbilek V. Juan Zelaia Letamendia beka deialdia egin dau, ikerketa musikaletan euskerea sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2011-02-22 16:19   Euskerea berbagai

Kulturearen aldeko Euskal Fundazinoaren babesa dauka bekeak eta 9.000 euro emongo ditu. Proiektuak maiatzaren 9a arte aurkeztu ahal izango dira.

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak Juan Zelaia Letamendia bekearen bosgarren edizinoa antolatu dau, ikerketa musikaletan euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz. Kulturearen aldeko Euskal Fundazinoaren babesa dauka bekeak eta 9.000 euro emongo ditu. Proiektuak maiatzaren 9a arte aurkeztu ahal izango dira.

Eresbilek prentsa ohar batean gogoratu dauenez, Juan Zelaia Letamendia bekea bi urtero emoten da eta persona fisikoek zein juridikoek parte hartu leikie. Musikeagaz lotutako edozein esparruko proiektuak aurkez daitekez. Edozelan be, gizarte-eragin handia daben proiektuak, euskal ondare musikalari balioa emoten deutsienak, euskal esparruan eragina dabenak, euskal diasporarentzat balio dabenak eta teknologia barrien garapenagaz loturea dabenak lehenetsiko dira. Proiektuak euskeraz bakarrik aurkez daitekez, eta epaimahai batek erabagiko dau zein dan onena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu