'Literaturaren zubitegia' datu-basea barriztau dau Armiarma atariak

Bizkaie! 2011-01-11 14:10

Euskal idazleei eta euren lanei buruzko informazino zabala eskaintzen dauen www.armiarma.com atariak 'Literaturaren zubitegia' gunea barriztau dau. Atal hori euskal literaturearen entziklopedia txiki baten modukoa da.

2004ko apirilaren 1ean martxan jarri zan webguneak datuak eguneratu egin ditu, idazle, argitalpen eta kritiken zerrendea nabarmen luzatuz. Berbarako, orain arte 637 idazleri buruzko datuak egozan bertan kontsultetako; orain, barriz, 823 dira.

Liburuen zerrendea be luzatu egin da. Aurretik egozan 3.091 aletatik 3.861 aletara ailegau da. Ganera, eta estekei jagokenez, bikoiztu baino gehiago egin dira. Izan be, lehen 2.024 egozan kontsultetako, eta orain, barriz, 5.254.

Edozelan be, kritikek izan dabe eguneraketa azpimarragarriena: 678 kritika egozan atala barriztau aurretik, eta orain, barriz, 3.670 dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu