Euskerazko blogen II. Bilblogari Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-12-02 09:19

• Blog pertsonalik onena: Sentitu, pentsatu, ekin! Ane Elorduirena: http://aneelordi.blogspot.com/

• Blog kolektiborik onena: Tendentziak Maria eta Ixone Landetarena: http://ixonemerimoda.blogspot.com/

• Blog tematikorik onena: Zientziaz Adrian Hugo Llorenterena:
http://zientziaz.wordpress.com/

• Blogik originalena: Bizitza 'solo' da Iban Calzado-rena:
http://oinetako.wordpress.com

Bilboko Udaleko Euskera Sailak eta Nontzeberri Interneteko kultura atariak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen bigarren edizinoaren sariak banatu ditue, La Bolsa Udaltegian egindako ekitaldian. Ekimen barri honen helburua da euskerearen erabilera Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea.

Gauzak holan dirala, Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko 32 gazte euskaldunek euren bitakora zibernetikoak euskeraz sortu eta Bilblogariren edizino honetara aurkeztu ditue.


Sarituak izan dira:

• Blog pertsonalik onena: Sentitu, pentsatu, ekin! Ane Elorduirena.
http://aneelordi.blogspot.com/

• Blog kolektiborik onena: Tendentziak Maria eta Ixone Landetarena.
http://ixonemerimoda.blogspot.com/

• Blog tematikorik onena: Zientziaz Adrian Hugo Llorenterena (zientifikoa)
http://zientziaz.wordpress.com/

• Blogik originalena: Bizitza 'solo' da Iban Calzado-rena
http://oinetako.wordpress.com

Kategoria bakotxean Interneteko bitakora landuena saritu da. Horretarako bloga sortu eta elikatzerakoan parte-hartzaileen irudimena eta trebetasuna kontuan hartu ditue epaimahaikideek, Julen Gabiria idazle eta blogariak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak. Bloga saritzerakoan honako erispideak balorau dira: euskerearen maila, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.

Egunero munduan 65.000 blog barri sortzen dira eta blogen kopuru osoa 147 miloera igon da (Blogpulse, 2010). Gainera euskeraz egindako gero eta blog gehiago topau daitekez Sarean eta horreetarik gehienak maiztasun handiz eguneratzen dira. Hori kontuan eukita, Euskera Sailak eta Nontzeberrik euskerearen erabilerea komunikazino tresna barritzaile honetan sustatzeko ahalegina egin dabe barriro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu