Eskuragarri dago honezkero 'Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak' diskoa
2010-12-01 16:36 MusikeaTxinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak disko bikotxa da eta bertan 19 euskal talde eta musikari batu dira Mikel Laboaren kantutegitik aukeratutako kantu bana egiteko.
Donostiako Kafe Antzokian, Mikel Laboaren (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko bagilaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) heriotzearen bigarren urteurrenean, gaur, abenduak 2, aurkeztu dabe Txinaurriak, Mikel Laboari ikasitako kantuak lana, Bidehuts-en eskutik datorren lana. Disko bikotx honetan, 19 euskal talde eta musikari batu dira Mikel Laboaren kantutegitik aukeratutako kantu bana egiteko.
Bi argitalpen izango ditu lanak (180gr-ko 2LP+2CD / 2CD) eta artista handiaren kantuei hainbat euskal talde eta musikarik egindako moldaketez osotuta egongo da.
Txinaurriak Mikel Laboari Ikasitako Kantuak
- Willis Drummond: Gaztetasuna eta zahartasuna.
- Hotel + Miren Iza: Nao es tu, faculdade de sentir.
- Berri Txarrak: Liluraren kontra.
- Xabier Montoia: Xoxo beltza.
- Zura: Haize hegoa.
- Amodio: Baga-biga-higa.
- Anari: Aintzinako bihotz.
- Dilistak: Negu hurbila.
- Akauzazte: Txoria txori.
Ama say: Ama hil zaigu.
- Ruper Ordorika: Gure bazterrak.
- Lisabö: Gure hitzak.
- Gabon Caligula: Kirru.
- Inoren Ero Ni: Langile baten galderak liburu baten aurrean.
- Atom Rhumba: Lizardi.
- Gora Japon: Bedeinkatua.
- Audience: Lili bat.
- Borrokan: Komunikazio inkomunikazioa.
- Mursego + Eten: Zaude lasai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!